Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0
Zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko. 2008/2009 ikasturterako diru-laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Ikastetxeen Zuzendaritza


Xedea

Deialdi honen helburua da 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak diruz laguntzea.


Nori Zuzendua

Haurtzaindegi eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haurtzaindegiak eta/edo haur-eskolak badira. Bere garaian Gizarte Laguntzako Institutu Nazionalak eskualdatutako haurtzaindegien titular diren udalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta eskariak aurkezteko epea hasten denerako Haurreskolak Partzuergora bildu ez badira.

Laguntza horiek onuradun izateko, laguntzak eskatzen dituzten udalek martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua (martxoaren 6ko EHAA) eta hura garatzen duten arauak (X. eranskina) bete beharko dituzte (35/2008 Dekretuaren bitartez, herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen da).

Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

 


Diru kopurua

10.331.849,47 euro


Araudia

AGINDUA, 2008ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez deialdia egiten da 2008-2009 ikasturterako diru-laguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko. (2008/08/25eko EHAA)

 


Harremanak norekin

Izen-Abizenak: Juan José Lacalle
Tef.: 945-018410
Fax: 945-018336
E-mail: huisajll@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.– Zero eta hiru urte arteko haur-eskola zerbitzua udal-titulartasunekoa dela frogatzen duen dokumentua.

2.– Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulu 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela (III. eranskina).

3.– Haur-kopuruaren laburpena, adinaren arabera: 0-urtebete artekoak; 1-2 urte artekoak eta 2-3 urte artekoak zenbat diren 2008ko irailaren 15ean, eta 2009ko urtarrilaren 8rako prebisioak, eta hori udaletxeko edo eskumena duen organoko idazkariak egiaztatuta, Agindu honen IV. eranskinaren arabera.

4.– Agindu honetako 5. artikuluan ezartzen diren datetan eta baldintzetan inskribatuta dauden haurren zerrenda zehatza, Agindu honetako V., VI. eta VII. eranskinen arabera.

5.– 2008-2009 ikasturtean eskatutako eta/edo jasotako laguntzen zerrenda, Agindu honen VIII. eranskinaren arabera.

6.– 2008-2009 ikasturtean zerbitzua garatu ahal izateko, Udalak haur-hezkuntzako eskolari esleitu dion aurrekontu-esleipena. Bereizi egin behar dira sarrerak (familiek jartzen dituzten kuotak barne) eta gastuak eta adierazi egin beharko da jardueraren ondorioz garatzen den defizita, Agindu honetako IX. eranskinaren arabera.

7.– Ikasleen onarpena onartzen duen martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua onartzea (X. eranskina).

8.– Hezkuntza-langileen zerrenda (XI. eranskina).

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/09/15-2008/10/15


Eskabideak aurkezteko lekua

Udaletako legezko ordezkariek aurkeztu egin beharko dituzte deialdi honetarako eskabideak, Agindu honetako eranskinen arabera, dagokien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Ikastetxeen Zuzendaritzan edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren egoitzetan, 4/1999 Legeak aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza sailburuordea.


Ebazteko epea

Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita sei hilabeteko epearen barruan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Aginduan azaltzen diren eranskinak


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

26/08/2008