Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0
Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako diru-zuzkidura edo diru-laguntzak, prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak gauzatu ditzaten 2008-2009 ikasturtean zehar.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da, batetik, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza (edozein mota eta mailatakoa) ematen duten zentroei dei egitea, ikastetxean egiteko prestakuntza-proiektuak edota hezkuntza berriztatzeko proiektuak aurkez ditzaten, eta bestetik, proiektu horiek (2008-2009 ikasturtean garatzekoak) egiteko zuzkidura ekonomikoak edo diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea.

Informazio gehiago


Nori Zuzendua

EAEn unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako edozein maila eta mota eskaintzen duten ikastetxe publikoak eta itunpeko eta/edo baimendutako ikastetxe pribatuak, heziketa-zikloetako irakaskuntza besterik ematen ez dutenak izan ezik.

 


Diru kopurua

1.746.445,00 euro


Araudia

AGINDUA, 2008ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei deia egiten zaie, ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak gauzatu ditzaten 2008-2009 ikasturtean zehar, eta proiektu horiek burutzeko diru-zuzkidurak edo diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezarri dira. (2008/08/22ko EHAA)

 


Harremanak norekin

Celia Luengo Ugidos
Tef.: 945-018354
Fax: 945-018336
E-mail: huisppro@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Ikastetxe publikoetan, zuzendariari dagokio espedientea hastea, eta ikastetxe pribatuetan, legezko ordezkariari. Agiri hauek beharko dira:

a) Ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak sinatu eta zigilatutako eskabidea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari bidali behar zaiona (I. eranskina).

b) Deialdi honetara aurkezten diren prestakuntza-proiektuen eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globalen eta/edo ekintzen deskripzio zehatza, gai honen gaineko jarraibideetan azaltzen den eran (II. eranskina). Proiektu horiek lantzerakoan, kontuan hartu beharko da eskatzen diren diru-laguntza eta diru-zuzkidurak ondoko eginbehar hauetarako erabili ahal izango direla: aholkularitza kontratatzeko gastuetarako, materialak erosteko, proiektu horietan parte hartzen duten langileen joan-etorrietarako eta proiektuak gauzatzeak berak eragindako gastuetarako.

c) 2008-2009 ikasturtean garatuko diren prestakuntza-proiektuaren eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globalaren eta/edo ekintzen jardueren laburpen-fitxak (III. eranskina).

d) Irakasleen klaustroaren agiria, honako hau berariaz adieraziko duena: ezagutzen dituela prestakuntza-proiektua edo/eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globala eta/edo ekintzak eta horien baitako jarduera bakoitza, eta bere gain hartzen dituela proiektu horiek ikastetxearen barruko antolamenduan izan ditzaketen eraginak (IV. eranskina).

e) Ordezkaritza Organo Gorenaren agiria, honako hauek jasoko dituena: eskabidearen onespena, aurkeztutako proiektuak edo ekintzak ezagutzen eta onartzen direlako adierazpena, eta, azkenean proiektuok onartu onartzen badira, horiek gauzatzeko eta Ikastetxearen Urteko Planean sartzeko behar diren neurriak hartzeko konpromisoa (V. eranskina).

f) Ikastetxeko zuzendariaren edo legezko ordezkariaren zinpeko aitorpen bat, ondokoak adieraziz: helburu bereko beste deialdi batez baliatuko ez dela, eta administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez duela, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa dela-eta, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikuluak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenak eman dion idazkeran, xedatu duenaren arabera (VI. eranskina).

g) Itunpeko eta/edo baimendutako ikastetxeek zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituzte, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 15eko EHAA).

h) Itunpeko eta/edo baimendutako ikastetxeek Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eginak dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituzte.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/08/23-2008/09/24


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak “on-line” beteko dira, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbide elektronikoan aurkituko den eskaera-orria erabiliz. Deialdia zabalik dagoen artean, beharrezkotzat jotzen den guztietan bete eta aldatu ahal izango da eskaera-orri hori. Epe hori bukatzen denean, aplikazioa automatikoki itxiko da, eta ezingo da eskabidea aldatu; aurretik, betetako dokumentu guztiak inprimatuko dira, baita sinatu eta zigilatu ere, eta bi ale aurkeztuko dira Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusten diren bulegoetarik edozeinetan.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntzako sailburuordea


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeari dagokio, ebaluazio-batzordeak proposatuta, Agindu honetan araupetutako deialdiaren gainean ebaztea. Ebazpena interesatuei jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; horretarako gehieneko epea 6 hilekoa izango da, honako agindu hau argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Aginduko I, II, III, IV, V, VI, VII, VIII, IX, X eta XI. eranskinak.

 


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

 


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

22/08/2008