
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Agindu honen helburua udalei, mankomunitateei edo hauek sortutako erakundeei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta itunpeko ikastetxeei deia egitea da, Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko dirulaguntzetarako deia, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duena, 14.2 artikuluan zehaztutako baldintzetan. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.
1.– Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte:
a) EAEko udalek, mankomunitateek edo horiek sortutako erakundeek.
b) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.
c) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten itunpeko ikastetxeek.
2.– Ez batzuek eta ez besteek ez dute deialdi honetan parte hartzerik izango:
a) Baldin eta izaera bereko diru-laguntzen edo laguntzen esparruan hasitako prozeduraren bidez zehatuta edo zigortuta badaude.
b) Alor honetan prestakuntza ekintzetarako hitzarmenak sinatuta dauzkatenek, edo beren aurrekontuaren % 50 baino handiagoko dirulaguntza beste nonbaitetik jasotzen dutenek.
c) Inola ere ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
1.222.263,00 euro.
AGINDUA, 2008ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, 2008-2009 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da. (2008/08/25eko EHAA)
Izen-Abizenak: Begoña
Alonso
Tel.: 945.01.83.31
Fax:
945.01.83.36
E-mail: huiseco2@ej-gv.es
Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Udalek edo mankomunitateek sortutako erakundeetako, irabazi-asmorik gabeko erakundeetako, eta itunpeko ikastetxetako ordezkariak zein ordezkapen-gaitasun duen egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko du.
b) Udal, mankomunitate edo erakunde publikoek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da ez duela inolako hitzarmenik sinatu beste herri erakunde edo erakunde pribatu batzuekin, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko. Horrela bada, diru-laguntza ezin da programako gastuen % 50 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den.
c) Irabazi-asmorik gabeko erakundeetako eta itunpeko ikastetxetako kasuan:
– Erakundeko edo ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria, dagokion organoak diru-laguntza eskatzea erabaki duela egiaztatzeko. Diru-laguntzaren helburua eta zenbatekoa zehaztu beharko da.
– Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia konpultsatua.
– Ordaindu beharreko zergak, gizarte-segurantzakoak barne, egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.
– Erakundearen edo ikastetxearen eraketa-akta, legezko ordezkariaren izendapena eta NAren kopia.
– Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da estatuko edo nazioarteko herri-erakunde edo erakunde pribatuek emandako diru-laguntzarik jasotzen den edo, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko, hitzarmenik sinatu duen. Diru-laguntzarik jasotzen bada edo hitzarmena sinatu badu, diru-laguntza ezin da programako gastuen % 50 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den eta zein erakundek ematen duen.
d) Erakunde eskatzaileek, eskabidearekin batera eta kasuaren arabera, idazkariaren ziurtagiria edo zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute ondokoa egiaztatuz: ez dutela zigor administratibo edo penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela-eta ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren deialdi eta laguntzetara aurkeztea debekatzen dien zehapen edo zigorrik jaso.
Erakunde onuradunek, programako proiektua aurkeztu beharko dute. Proiektu honek ondoko puntu hauek jasoko ditu:
a) Pedagogi irizpideak: Helburu orokorrak, metodologia eta ikasturtea ebaluatzeko prozedurak.
b) Prestakuntza-planaren eskema. Egutegia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak DBHrentzat proposatutakoari egokitua.
c) Ikastetxe bakoitzeko erreferentziazko pertsonen zehaztapenarekin etorkizko eta abegi-zentroen artean ezarritako koordinazio eta ikaslearen jarraipen plana.
d) Orientazio plana.
e) Azpiegitura eta giza baliabide eta baliabide material erabilgarriak.
f) Gastuen aurrekontua.
2008/08/26-2008/09/25
Aurreko artikuluan aipatutako eskabide eta agiriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, erakundea non dagoen edo helbidea non duen, halako Lurralde Historikokoan alegia; edo, hala badagokio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aipatutako tokietakoren batean.
Hezkuntza sailburuordearen ebazpenez onetsiko edo ukatuko dira diru-laguntzak, Hautaketa-Batzordearen proposamenez. Sei hilabeteko epean hartu beharko da erabaki hori eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean hasiko da epea. Erakunde esleipendunei jakinaraziko zaie erabakia eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hezkuntza sailburuordea.
Sei hilabeteko epean hartu beharko da ebazpena eta agindu hau argitaratu denean hasiko da epea.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
I. Eraskinan agertzen den eskaera ereduan
Ez dago
Ez dago.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
25/08/2008