
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan hiri-hausturako alderdietan igogailuak edo antzekoak jartzeko laguntzak.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Garraio eta Herri Lanak
Garraio Zuzendaritza
1.- Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea, zehazki:
a) Udalerriko haustura-guneetan igogailuak edo antzekoak jartzeko proiektuak idazteko; proiektu horiek 2008an onartzekotan.
b) Haustura-guneetan igogailuak edo antzeko proiektuak gauzatzeko, obrak 2008an hastekotan eta 2009ko abendua baino lehen bukatzekotan.
2.- Agindu honetan jasotako ondorioetarako, igogailuaren antzekotzat joko dira udalerri baten barruan iristeko zail gertatzen diren alderdietara joateko dauden desnibelak gainditzeko balio duten arrapala, eskailera mekaniko eta beste edozein sistema.
3.- Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, hiri-hausturako alderdi esango zaio, udalerri baten barruko alde desberdinen artean oztopo edo hesi geografiko, hirigintzako edo bestelakoren bat nozitzen duten alderdiei, baldin eta hori pertsonen mugikortasunerako traba baldin bada.
Agindu honetan araututako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eskatu ahal izango dituzte.
1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak diruz laguntzekoak diren jarduketen BEZik gabe kostuaren %75ekoak izango dira, ez da itzuli beharrik izango, eta, gehienez ere, 150.000 euro emango da onuradun bakoitzeko.
Dirulaguntza proiektua idazteko bada, laguntza hori instalazioa benetan burutzeko baldintzarekin emango da, eta dirulaguntza jaso ondoren gehienez ere bi urteko epea izango du entitateak bide hori eraikitzeko.
Dirulaguntza proiektua idazteko eta instalazioa burutzeko bada, instalaziorik egiten ez bada, bi dirulaguntzak galduko dira, bai bizikleta-bidea eraikitzeko zena, bai proiektua idaztekoa.
2.- Azkenean instalazioaren benetako gastua aurrekontuan aurkeztutakoa eta dirulaguntzari buruzko erabakia hartzeko kontuan izandakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza ere proportzio berean txikituko da, eta dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriarekin kalkulatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena aldarazteko ebazpenaren bidez.
3.- Dirulaguntza garaiz eta forman aurkezten diren eta agindu honetan jasotako baldintza subjektibo eta objektibo guztiak betetzen dituztenei emango zaie, artikulu honen lehenengo atalean adierazitako mugarekin.
Agindu honetan arautako laguntzak emateko 1.4 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen lehenengo atalean ezarritako gehieneko diru-kopuruak ordaintzeko, ondoren zehaztuko den hurrenkera honi jarraituz emango zaie laguntza, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei:
1.- Igogailuak jartzeko eskaerei emango zaie lehentasuna.
2.- Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, arrapala mekanikoak jartzeko eskaerei erantzungo zaie.
3.- Aurreko idatz-zatietako eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, eskailera mekanikoak jartzeko eskaerei erantzungo zaie.
4.- Aurreko idatz-zatietako eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, antzeko beste jarduketa batzuetarako eskaerei erantzungo zaie.
Adierazitako lehentasun-hurrenkera horren arabera, dirua aski ez bada aurreko atalen batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, nahikoa diru izanez gero, diru kopuru osoarekiko ehuneko zenbat legokiekeen kontuan hartu, eta ehuneko horri berari eutsiz banatuko da dagoen dirua.
- Marisa Madinabeitia Rivarés (945-019715)
- Francisco Javier Rivas Dominguez (945-019790)
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, eranskinean datorren eskabide-eredua, behar bezala beteta, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero, organo aginpidedunak egiaztatua beharko du):
a) Udaleko organo eskudunak sinatutako eskaera, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketa egiteari buruzko erabakia, eta udalak jarduketa finantzatzeko zenbat jarriko duen jasotzen duena.
b) Udaleko organo eskudunak egindako ziurtagiria, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik eskatu edo lortu den ala ez, eta, lortu bada, zenbat jaso den, zehazten duena.
c) Udaleko organo eskudunak egindako ziurtagiria, garbi adierazten duena entitate lokal horrek ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko debekurik, ez eta zigorrik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetan Seigarrenean jasotako barne.
d) Diruz laguntzea nahi den proiektuaren xedea, nondik norakoa eta deskribapena jasoko duen memoria, sinatuta, proiektua burutzeko epea eta aurrekontua ere zehaztuko dituena. Eskabidea aurkezteko orduan proiektua esleituta badago, esleipenaren prezioa ere adierazi beharko da.
2008/08/22-2008/11/17
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein eratan.
- Argitaratu
- Eskabideak bildu
- Agiriak aztertu
- Eman
- Ordainketa
Garraio Zuzendaritza
Sei hilabete
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
14/10/2008