Erregai likidoak abian jartzea
Modu berri bat gaitu da erregai likidoen espedienteak bide telematikoz izapidetzeko bi modalitateetan:
- Proiekturik gabeko espedienteak
- Proiektudun espedienteak
Proiektudun espedienteen kasuan, Ingeniarien eta Ingeniari Teknikoen Elkargoek proiektuen oniritzi elektronikoa emateko "VISNET" sistemarekin elkarreragiten da.
Izapideak dokumentazio guztia hartzen du barnean, eta izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoeraren berri izateko eta Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko aukera ematen du.
Dokumentuak IZENPEren sinadura digitalaren eta, hala badagokio, proiektuen oniritzi elektronikoaren bidez baliozkotzen dira.
»Tramitatu