Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/07/31
Eusko Jaurlaritzak 48 milioi euroko diru laguntzak zuzenduko ditu enpresetako ikerketa estrategikoa bultzatzeko eta ikerketa kooperatiboko zentruak garatzeko.
Eusko Jaurlaritzak 48 milioi euroko diru laguntzak zuzenduko ditu enpresetako ikerketa estrategikoa bultzatzeko eta ikerketa kooperatiboko zentruak garatzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Planaren baita sortutako ETORGAI programak enpresa-lidertzatik abiatuta sorturiko eta lankidetzan eta Euskadiren ahalmen zientifiko-teknologikoen aprobetxamenduan oinarrituriko enpresa-ekimen estrategikoen garapena bultzatzen du. Euskal enpresa-sarearen barruko I+G+Bko enpresa-aplikazioen aldeko apustua sendotzeko premiatik eta partzuergoen bidezko lankidetza egonkorrak bideraturiko Euskadiko ahalmen zientifiko-teknologikoen aprobetxamendutik sortutako programa da ETORGAI.

Programa honek ikerketa industrialeko proiektu integratuak finantzatzea du xede, ZTB 2010 Planean definituriko lehiakortasunaren eta enpresa-dibertsifikazioaren hobekuntza-arloekin lerrokaturiko proiektuak direnean. Planteaturiko berrikuntzaren dimentsio globalak eta I+G+Bko inbertsioaren intentsitateak definituko dituzte ETORGAI proiektuak, inbertsio hori betiere beharrezkoa baita enpresen banako helburuak lortzeko eta, bereziki, trakzio-efektua izateko Euskadiko ekonomiaren gain eta ekonomia horren nazioartekotzea bultzatzeko.

ETORGAI programaren helburua da, baliogarriak izan daitezkeen ezagutza berriak sortzea eta, gainera:

-         Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortu;

-         Interes estrategikodun teknologiak integratu;

-         Patente berriak sortu;

-        Eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzea, lanpostu sorrera eta euskal ekoizpen sarearen posizionamendu teknologiko hobea lortzea ahalbidetuz.

Ikerketa estrategikoaren arloan eginiko apustua osatzen du ETORGAI programak, dibertsifikazio sektorial eta ekonomikoko prozesuak bizkortzeko produktu, enplegu eta enpresa berriak sortuta.

Gaurko Gobernu Kontseiluak 20 milioi euroko aurrekontua onartu du ETORGAI programarentzat, era honetan banatuta: 2008ko deialdiak 2 milioi euro izango ditu, 2009 eta 2010eko deialdiek berriz 9na milioi euro.

Ikerketa Kooperatiboko Zentroak programa bere aldetik, zentru hauek egiten duten jarduera finantzatzera zuzenduta dago, Ikerketa Kooperatiboko Zentruek beraien jarduerak modurik eraginkorrenean garatu ditzaten.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Planaren baitan, Lehiakortasuna eta Enpresa Dibertsifikazioa jarduera ardatzetan hain zuzen, Ikerketa Kooperatiboko Zentruak modu honetan definitzen dira: bikaintasunezko ikerketa egiteko aliantza zientifiko-teknologikorako eredu berri bat, non agente desberdinen gaitasunak bateratuko diren ikerketa estrategikoko esparruan. IKZk, garatzeko bidean dauden arlo zientifiko-teknologikoekiko euskal konpromisoarekiko adierazgarri dira, enpresaren, unibertsitatearen eta zentro teknologikoen arteko lankidetza-plataformak baitira. Bere jarduera, osagarriak diren lau jarduera ardatzetara zuzenduta dago:

-         Bikaintasunezko ikerketa.

-         Goi mailako prestakuntza.

-         Transferentzia teknologikoa.

-         Eta emaitzen ustiapena.

Gaur egun Ikerketa Kooperatiboko zazpi zentru daude Euskadin:

-         bioGUNE eta biomaGUNE: biozientzietako ikerketarako.

-         microGUNE eta nanoGUNE: mikro/nanozientzien ikerketarako.

-         tourGUNE: turismoaren ikerketarako

-         marGUNE:  goi errendimenduko fabrikazioaren ikerketarako.

-         energiGUNE: energia alternatiboen ikerketarako.

Gaurko gobernu kontseiluak 28 milioi euroko aurrekontua onartu du IKZak programarentzat 2008-2010 epealdirako, era honetan banatuta: 2008ko deialdian 9 milioi euro, 2009rako 9 milioi euro eta 2010erako 10 milioi euro.

Gasteiz, 2008-07-29