Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/07/18
Euskadiko hirugarren BTT Zentroaren inaugurazioa Debabarrenan
2008ko uztailaren 18a- MINTXETA (ELGOIBAR) Sarrera.- Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailburuordetzaren helburuetako bat legealdi honetarako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren 2006-2009 Enpresa Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Planak biltzen duenez zera da, natura-turismoa bultzatzea turismo-produktu berriak sortuz, Euskadiko landa-inguruneen garapen iraunkorra ahalbidetu eta bultzatuko duten produktuak, hain zuzen ere.

Produktuak bilatu eta sortzeko esparru horretan sortzen da Euskadiko BTT zentroen sarea, Europan izandako antzeko esperientzietan (Frantzia, Alemania, Eskozia, Italia edo Katalunia) oinarrituta, guztiak ere arrakasta handikoak gaur egun. Ildo horretan, azpimarratzekoa da euskal sareak frantziar ereduaren diseinu- eta kalitate-estandarrak atxikiko dituela, Kataluniako sareak ere erabiltzen dituenak.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila buru du proiketu honek eta gauzatzeko landa-garapenerako eskualdeko erakundeen, toki-administrazioen edo bestelako erakunde publiko edo eragile pribatuen inplikazioa du. Gaur inauguratuko dugun zentro honen kasuan, Debabarrena BTT Zentroaren titulartasuna DEBEGESAri dagokio eta bere barruan dauden 8 udalak koordinatuz, zentroaren garapenaren eta mantentzearen ardura izango du. Era berean, proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntza du landa-garapenerako eskualdeetako erakundeen bidez.
Hauez gain, beste erakunde publiko-pribatu batzuek ere laguntza eskaintzen dute proiektu horretan, hala nola Euskadiko Txirrindularitza Federazioak edo turismo-sektore pribatuak. Zentroen diseinua eta kontrola Turismo Sailburuordetzaren mendeko dagokion Bulego Teknikoaren erantzukizuna da, Basquetour agentziaren bidez.

EUSKADIKO BTT ZENTROEN ANTOLAMENDUA

Zer da Euskadiko BTT zentroen sarea?.-

Lur orotako bizikletentzako (BTT) ibilbide edo bideen sarea da Euskadiko BTT zentroen sarea; bide horiek seinaleztatuta daude eta sarbide librekoak dira, eta, kirola egiteaz gain, dagozkien natura-inguruneak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ematen dute. BTT zentro bakoitzak maila guztietako zirkuituen 100 km ditu gutxienez, eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioak homologatuta daude zirkuitu horiek guztiak.

Turismo-ikuspuntutik begiratuta, turismo-produktu berri bat da sarea; naturako turismo-eskaintza dibertsifikatzea, landa-zonetako turismoa dinamizatzea eta euskal landa-ingurunearen ondare- eta natura-aberastasuna balioztatzea ahalbidetzen du.

2006ko udan Euskadiko lehen BTT zentroa inauguratzearekin batera ekin zitzaion sare hori osatzeari. Zehazki esanda, Mendatako udalerrian (Bizkaia) dagoenarekin, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Horrenbestez, zentroa balio paisajistiko eta ekologiko handiko gune pribilegiatuan dago, eta 200 km-tik gorako ibilbidea dauka, zailtasun ertain-altuko 10 bidetan banaturikoa.  Euskadiko bigarren BTT zentroa 2007ko uztailan ireki zan Arabako Mendialdean, Izkiko parke naturalean hain zuzen ere.

Debabarrena BTT Zentroa.-

Euskadiko hirugarren BTT Zentroa, Gipuzkoako lehena, Debabarrena eskualdean jarri da, Gipuzkoa eta Bizkaia artean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik 30 minututara. Bere harrera tokia Elgoibarko Mintxetako Polikiroldegian du.

Eskualdearen kostaldea hondartzaz, kalaz eta itsaslabarraz josita dago, nazioarte mailan guztiz interesgarritzat joten diren formazio geologikoekin (flysch deritzonak). Kostaldearen urdina eta barnealdearen berdea nahasturik dituzten inguruak aurki ditzakegu bertan eta guztiak harridura sortzen du bisitariarengan.

Zentroak ibilbide gogorrak ditu, igoeraren ahalegina gaindituz gero gailurren arteko bideetatik ikuspegi paregabeen saria eskaintzen dutenak. Gainera, hau kirol ekipamenduaz gain turistikoa denez gero, sendiak eta ibilbide errazagoak nahi dituztenek gustoko bideak aurkitu ahalko dituzte bai kostaldean eta baita harrera tokiaren inguruan ere.

Debabarrena BTT Zentrora hurbilduko diren pertsonek mendiko bizikletan aritu ahalko dira era ezberdinetako publikoarentzat eginiko 14 ibilbidetan zailtasun maila ezberdinak daudelako. Ibilbide hauek kolorez sailkatuta daude (berdea, urdina, gorria eta beltza) eta bakoitzak zailtasun maila bat adierazten du. Guztira, bizikletarako 358,6 km ditu zentroak.

 

Horrenbestez, turismo-produktu bat dugu bete-betean; kirola eginez, Gipuzkoako eskualde hori, bertako biztanleak, herriak, ohitura eta bizimoduak, historia eta gastronomia ezagutzea ahalbidetzen digun tursimo-produktua.

Bideez gain, bisitariarentzako Harrera Puntu bat dauka zentroak, Mintxeta Polikiroldegian, non informazio osoa eskaintzen den BTTarekin loturiko ibilbide eta zerbitzuei buruz (bizikleten alokairua, aldagelak, parkinga eta abar), eta bidean 7 Informazio Puntu daude, guztiak ere puntu interesgarrietan, bakoitza bere informazio-panel orokorrarekin.  Era berean, 13 informazio puntu finko ditu sarearen toki estrategikoetan.

Era berean, Turismo Sailburuordetzaren web-orrian (www.paisvascoturismo.net) informazioa emango da ibilbide eta jarduerei buruz, eta, laster, GPS erreferentziak ere bai, txirrindulariari laguntzeko.

Euskadiko BTT Zentroen Sarea. Aurrekontuak labur bilduta:
 
o Euskadi BTT Zentroen Sarea (2006-2008)

- 2006: 265.000€
- 2007: 335.000€
- 2008: 375.000€

o Debabarrena BTT Zentroa (2008):

- Guztira: 180.000€

BTT Euskadi Zentroen web orrialdearen sarrerak www.centrosbtteuskadi.com :

2006-2008:
" 113.209  sarrera web orrialdean
" 124,13 bataz beste egun bakoitzeko sarrerak

Urtez-urte eta irekitako BTT zentro kopuruaren araberako datuak:

2006ko Uztaila-2007.ko Uztaila:
" zentru 1 martxan- Busturialdea : 35.031 sarrera web orrialdean
2007.ko Uztaila- 2008.ko Uztaila:
" zentru 2 martxan- Busturialdea eta Arabako Mendialdea: 78.178 sarrera web orrialdean