Saltokien merkealdi-kanpainak gutxieneko hasiera-data batzuen eta gehieneko amaiera-data batzuen barruan ezarri behar dira, eta data horiek Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren aurrean aitortu behar dira.
Saltokiei aitorpen hori errazteko, web-orri bat gaitu du Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak. Orri horretan, aitorpena erraz egiteko aukera dute saltokiek.
Horren bidez, lurralde-bulegoetarako joan-etorriak, ilarak eta abar saihestuko dira. Azken batean, Administrazioa administratuari hurbiltzen zaio bien arteko harremana erosoagoa izan dadin.
» Tramitatu