Eraikinetan Instalazio Termikoak zerbitzuan jartzea
Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko espedienteak (beroketa, klimatizazioa eta ur bero sanitarioa) modu erabat telematikoan izapidetzeko modalitate berri bat gaitu da.
Administrazioari soilik proiektua dakarten instalazioak aurkeztu behar izaten dela-eta, aplikazio honen bitartez automatikoki komunikatuko da Ingeniarien eta Ingeniari Teknikoen Elkargoek proiektuen oniritzi elektronikoa emateko "VISNET" sistemarekin.
Izapideak dokumentazio guztia hartzen du barnean, eta izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoeraren berri izateko eta Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko aukera ematen du.
Dokumentuak IZENPEren sinadura digitalaren eta, hala badagokio, proiektuen oniritzi elektronikoaren bidez baliozkotzen dira.
»Tramitatu