Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Giza Eskubideak
 

WAI-A

Diru Laguntzak, presoaldian dauden pertsonak bisitatzeko familiakoek egiten dituzten joan etorrietarakoak, uztailaren 18ko 153/2006 Dekretuan aurreikusten dira. 2008ko Deialdia

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

Dekretu honen helburua honako hau da: kartzeletan zigortuak edo prebentziozko presoaldian dauden pertsonak bisitatzeko familiakoek egin beharreko joan-etorriak diruz lagundua ahal izateko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntzak arautzea.


Nori Zuzendua

Kartzeletan zigortuak edo prebentziozko presoaldian dauden pertsonak bisitatzeko familiakoek deialdia egiten den urtearen aurreko ekonomi ekitaldian espetxeraino egindako joan-etorrietako gastuak ordaintzeko izango dira laguntza hauek soil-soilik.

 Dekretu honen xede diren laguntzen onuradunak hurrengoak izango dira, lehentasuna ordenari jarraiki ezarria dagoela:

a) Ezkontidea edo antzeko afektibitate-harremana duen pertsona.

b) Seme-alabak.

c) Gurasoak.

d) Anai-arrebak.

 Diru-laguntza kobratzean lehentasuna duten pertsonek diru-laguntzetatik kanpo uzten dituzte lehentasun gutxiago dutenak.

Onuradunek egin beharko dituzte joan-etorriak. Preso dagoen zigortu edo prebentziozko presoaldian dagoen pertsona bakoitzarengatik onuradun bakarra egon daiteke. Lehentasunezko orden berean dauden eskatzaile bi edo gehiago egonez gero, pertsona zaharrenak soilik kobratuko du laguntza.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak bakarrik izan daitezke onuradunak:

a) Urteko diru-sarrerek lanbidearteko gutxieneko soldataren hirukoitza ez gainditzea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea laguntzen deialdia egiten den ekonomi ekitaldiaren aurrekoaren urtarrilaren bata baino lehenagotik.


Diru kopurua

Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak 2008ko ekitaldian eman ahal izateko berrehunta hamazortzi mila bostehun eta hogeita bost euro (218.525,00 €) bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu sailaren kontura.


Araudia Agindua 2008ko ekainaren 25ekoa

Dekretua 153/2006, uztailaren 18koa


Harremanak norekin

Laura Sagastizabal


Erantsi beharreko agiriak

 Eskabideekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren edo bera identifikatzeko agiri publikoaren fotokopia.

b) Eskubidea justifikatzeko eskatzaileak presoarekiko duen ahaidetasuna edo harremana egiaztatzen duen agiria.

c) Bisitak jaso dituen pertsona presoaren identifikazioa, eta bai bisita horiek egin direnean zein espetxetan zegoen preso ere.

d) Preso dagoen pertsona eta eskabide-egilea Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde barruan dagoen edozein udaletan erroldatuta daudela dioten ziurtagiriak.

e) Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera berarako zuzendutako eta eskatutako beste edozein diru-laguntzen zerrenda; bertan bereziki aipatu beharko da zein erakunde publikori eskatu zaizkien diru-laguntzok, eta baita eskabideen egoera ere (ukatu diren, ebazteke edo emanda dauden eta onartutako zenbatekoak). Diru-laguntzarik eskatu ezean, hori egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.

f) Eskabide-egileak azkena egindako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEGZ).

g) Hirugarrenaren alta (dekretu honetako II. eranskina).

h) Espetxeko zuzendaritzak egindako ziurtagiria, diru-laguntzaren xedea den ekitaldian onuradunak zenbat bisita egin duen jasotzen duena. Zuzenbidean balio duen beste edozein agiri bidez ordezka daiteke ziurtagiri hori, betiere bisitak egin direla egiaztatzen badu.

Eranskinak Ikusi


Eskabideak Aurkezteko Epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hilabete batekoa izango da (Urriaren 2an azken eguna)


Eskabideak aurkezteko lekua

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

Giza Eskubideen Zuzendaritza

C/ Donostia-San Sebastián 1

01010 Vitoria-Gasteiz

 


Tramiteen deskripzioa

2008. urteko deialdi honen bidez 2007. urtean egindako joan-etorriengatik jaso daitezke diru-laguntzak.


Egitura Atal Ebazlea

Familia Zuzendaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan ebazpena espresuki eman ezean, eskabidea ez dugula onartu ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.




Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak Ikusi


Bestelako Agiriak

Ez daude


Oharrak

Ez daude


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.