Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Giza Eskubideak
 

WAI-A

Giza Eskubideen Rena Cassin 2008 Saria

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Agindu honen xedea 2008rako «Rene Cassin» saria emateko deialdia egitea eta arautzea da. Sariaren xedea pertsona fisiko edo juridikoek, publikoek nahiz pribatuek, giza eskubideen arloan, irabazi asmorik gabe, izan duten jarduera nabarmentzea eta aitortzea da.

 

 

Nori Zuzendua

Agindu honek deitutako saria eskuratu ahal izango dute beren ibilbidean gure gizartean, irabazte asmorik gabe, giza eskubideen baloreak sustatzen nabarmen lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoek, publikoek nahiz pribatuek.

 

 

Araudia

Agindua, 2008ko irailaren 24koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Giza Eskubideen Rene Cassin saria arautu eta deitzen duena.


Harremanak norekin

Laura Sagastizabal (945 01 90 89)

Erantsi beharreko agiriak

- Edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko nahiz pribatuk, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak.

– Sarirako hautagai bakoitzarekin honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Proposatutako hautagaiak egindako ekarpena egiaztatzen duten agiriak.

b) Hala egokituz gero, hautagaiak aurkezten dituztenen abal edo atxikimenduak, proposatutako pertsonaren edo pertsonen alde.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/09/27- 2008/10/27


Eskabideak aurkezteko lekua

Hautagai-proposamenak, aurreko paragrafoan ezarritako agiriekin batera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezartzen den moduetako edozeinetan.

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaia.

1.– Saria zein pertsonak merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte; halaber, epaimahaia aginduz izendatuko da eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izango du epaimahaiburu. Epaimahaiaren osaera sariaren ebazpenarekin batera argitaratuko da.

2.– Gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokidun gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatu batez osatuko da epaimahaia. Hartarako, lau kidetik gorako epaimahaiei dagokienez, honako hau jotzen orekatutzat: sexuetariko bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea. Gainontzekoetan, sexu biak ordezkatuta daudenean.

3.– Epaimahaian idazkari gisa jardungo du, ahotsa duela baina botorik ez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen zuzendariak.

4.– Emandako botoen gehiengo sinplez hartuko dira erabakiak eta lehendakariak sor daitezkeen berdinketak erabaki ahal izango ditu. Idazkariak egiten diren jardueren eta hartzen diren erabakien akta egingo du. Aktan sariaren epaitza arrazoitzen duen irizpena azalduko da.

5.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitako kasuetan, epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute, eta errefusatu ahal izango dira.

 Esleitzeko irizpideak.

Sarirako proposamena egin ahal izateko epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Proposatutako pertsonak edo pertsonek jarduera giza eskubideen eremuan luzaroan garatu izana.

b) Giza eskubideen baloreak garatuz egindako jardueraren berezko garrantzia.

c) Proposatutako pertsonak edo pertsonek garatutako jarduerak edo ibilbideak Euskal Gizartean zein nazioartean izandako ondorioak eta eraginak.

Ebazpena

1.– Epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du eta bertan adieraziko du, ondoen dakien moduan, hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak, deialdi honetako esleipen-irizpideei dagokienez, eta bai saritutako pertsona edo gizataldearen ibilbideak eta esanahiak merezi duen balorazioa ere. Salbuespen gisa proposatu dezake, gizarte eta giza intereseko arrazoi justifikatuengatik, saria hautagai gisa proposatu ez diren pertsona edo entitateei ematea.

2.– Epaimahaiak proposatu ahal izango du, halaber, saria hutsik uztea, proposatutako pertsonak edo pertsonek saria ez duela edo ez dutela merezi irizten badu.

3.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen zuzendariak erabakiko du saria nori eman, epaimahaiak aurkeztutako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori interesdunari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Giza Eskubideen 1948ko Adierazpen Unibertsalaren oroitzapena egiten denan.

Jendearen aitorpena

Jendaurreko aitorpen ekitaldia Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak deituko du eta saria emateko jendaurreko ekitaldia izango da.

 


Egitura Atal Ebazlea

Saria emateko epaitza epaimahaiak hartuko du. Epaimahaiaren epaitza apelaezina izango da, administrazio-bidea amaituko u eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu batez. Hori gorabehera, saritutako pertsonari beren-beregi jakinaraziko zaio.


Ebazteko epea

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen zuzendariak erabakiko du saria nori eman, epaimahaiak aurkeztutako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori interesdunari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Giza Eskubideen 1948ko Adierazpen Unibertsalaren oroitzapena egiten denan.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Ez dago

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

06/10/2008