Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza
Gizarte Ekonomiako enpresen sozietate-oinarria handitzea, bazkide langileak edo lan-bazkideak Gizarte Ekonomiako enpresa batean sartzean, langile-izatetik ezin bananduzkoa den bazkide-izaera hartzeko, erakundearen kapital sozialari egin behar dion ekarpenaren ordainketa errazten handitzea ere.
LANGABETUAK SARTZEKO LAGUNTZAK
Enplegu-Zerbitzu Publiko batean izena emanda duten pertsona langabetuak kooperatibaren nahiz lan-sozietatearen izaera juridikoa duten enpresetan langile bazkide nahiz lan-bazkide legez sartzeko, Agindu honetako 3.a) artikuluko bigarren paragrafoak aipatzen dituen pertsonen kalterik gabe.
Bazkide langile legez lan-sozietateren batean nahiz lan elkartuko sozietatean, edo lan-bazkide legez beste era bateko kooperatibetan sartzen diren langabetuek jaso ahal izango dituzte atal honetan arautzen diren laguntzak, beti ere 5 urte pasa ez badira entitatea eratu denetik edo gizarte-ekonomiako entitate bihurtu denetik, eta bazkidea entitatera sartzen denean entitate horretako langile-bazkide edo lan-bazkide finkoa 100 baino gehiago ez badira. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean sartu beharko dute langabetu horiek.
Diru-laguntza jaso ahal izateko, pertsona onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan langabetu gisa inskribatuta egotea gutxienez hiru hilabeteko anzinatasunarekin.
Aurreko kasuetan antzinatasuna etengabea izan beharko da, eta entitatean bazkide-langile edo laneko bazkide finko gisa sartzerakoan egoera horretan egon behar du langileak. Horretaz gain, eskatzailearen adina betea egon beharko da enpresan sartzerakoan. Baldintza hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean arautzen den probaldiaren hasiera datan bete beharko da, halakorik badago.
Laneratze-enpresa batean lan egindako denbora amaituta sartzen diren pertsonen kasuan, aurreko paragrafoan aipatzen den baldintzen betetzea laneratze-enpresa horretan lanean hasi aurreko uneari buruzkoa izango da.
Letra honetan aurreikusten diren baldintzak ezin izango zaizkie eskatu ezinduei. Ezinduak izango dira gutxienez %45eko baliaezintasuna onartuta duten gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsorialak.
b) Eskubide osoarekin bazkide langile nahiz lan-bazkide finko moduan 2006eko abuztuaren 1a eta 2007ko irailaren 15era bitartean sartzea, bi egun horiek ere barne direla.c) Bazkide gisa 3 urte gutxienez irautea, ekarpena -diruz lagundutako kopurua behintzat- galtzea dakarten iraungipen, disolbatze edo lan- edo kooperatiba-izaeraren galera-kasuetan izan ezik.
NEKAZARITZA KOOPERATIBETAN SARTZEKO LAGUNTZAK
Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-ustiategien eta ustiategi mistoen titularrak nekazaritza-kooperatibetan bazkide legez sartzeko.
1.- Atal honetan erregulatzen diren laguntzen onuradun izan daitezke, nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-usiategien eta ustiategi mistoen titularrak izanik, haien ustiapenerako beharrezkoak diren jarduerak ohizko eta funtsezko bizimodu legez pertsonalki eta zuzenean burutuz, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartzen diren pertsonak, betiere ez badira 5 urte baino gehiago pasa entitatea eratu zenetik, edo gizarte-ekonomiako entitate bihurtu zenetik, eta bazkidea entitatera sartzen denean nekazaritza-kooperatibak 100 bazkide baino gehiago ez badu.
2.- Era berean onuradun izan daitezke, ustiategi horien titular izanik nekazaritza-jarduera lanaldi partzialean garatzen dutenak.
Eskabideak egiteko ondoko baldintzak bete beharko dira:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan nekazaritza ustiategi baten titular legez izena emanda egotea.
b) Nekazaritza Kooperatiba batean eskubide osoarekin bazkide moduan 2006eko abuztuaren 1a eta 2007ko irailaren 15era bitartean sartzea, bi egun horiek ere barne direla.
c) Bazkide gisa 3 urte gutxienez irautea, ekarpena -diruz lagundutako kopurua behintzat- galtzea dakarten iraungipen, disolbatze edo lan- edo kooperatiba-sozietatearen izaeraren galera-kasuetan izan ezik.
LANGABETUAK SARTZEKO LAGUNTZAK
1.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak mila eta bostehun (1500) eurora arte emango dizkie 3 a) 1 eta 2 artikuluan ezarritako irizpideen araberako onuradunei.
2.- Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan langabetu gisa inskribatuta ez dauden legezko ezindu izaera duten gutxitu fisiko, psikiko eta/edo sentsorialei mila eta bostehun (1500) eurora arte emango zaizkie.
3.- Lan-bizitzan sartzerakoan duen egoeraren arabera, aurreko bi paragrafoen ondorioz lortutako oinarrizko kopuruak hirurehun (300) eurora arteko igoera izango du hurrengo idatz-zatietan aipatutako kontzeptuetako bakoitzerako, eta metatu ahal izango da:
a) Emakumea izatea.
b) Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, %45eko baliaezintasuna onartuta edukitzea.
c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, kooperatiba edo lan-sozietateren batean bazkide langile nahiz lan-bazkide legez sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.
d) Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren mende izatea.
e) Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, beti ere gertakari horiek egiaztatu badira, etxeko-biolentziaren biktimei babesteko dagokion aginduaren bitartez.
f) Gizarteratze eta laneratze prozesua abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuak araututako gizarteratze-enpresa batean amaitu dutenean, beti ere prozesu hori amaitu eta hamabi hilabete pasa baino lehen kooperatiba-sozietatera sartzen bada.
g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III: kapituluko II. tituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera -Dekretu horrek arautzen du Terrorismoaren Biktimei Laguntzek Programa-, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.
h) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, Agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio eta desohitze faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.
4.- Ematen den diru-laguntza ezin izango da, inola ere, handiagoa izan onuradunak, dagokion sozietate kooperatiboan edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan egindako kapital ekarpena baino.
Sozietate kooperatiboak edo lan-sozietateak eratzen diren kasuetan, derrigorrezko ondorengo ekarpenak ere diruz lagundu ahal izango dira, betiere sozietatearen eratzea eta ekarpenak 2006eko abuztuaren 1etik 2007ko irailaren 15era bitartean egin badira.
Edonola ere, kapital ekarpen hori benetako diru-ekarpena izan behar da eskatzailearen aldetik, eta ez da kontuan hartuko lagapen, dohaintza edo doaneko bestelako formularen bidez egindako ekarpena edo ekarpen-zatia.
NEKAZARITZA KOOPERATIBETAN SARTZEKO LAGUNTZAK
1.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak mila eta bostehun eta bi euroko (1.500 euro) diru-laguntza eman ahal izango du.
2.- Lan-bizitzan sartzerakoan duen egoeraren arabera, diru kopuru horrek (300) eurora arteko igoera izango du hurrengo idatz-zatietan aipatutako kontzeptuetako bakoitzerako, eta metatu ahal izango da:
a) Emakumea izatea.
b) Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, %45eko baliaezintasuna onartuta edukitzea.
c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide legez sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.
d) Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren mende izatea.
e) Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, beti ere gertakari horiek etxeko biolentziaren biktimak babesteko dagokion aginduaren bidez egiaztatu badira.
f) Gizarteratze eta laneratze prozesua abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuak araututako gizarteratze-enpresa batean amaitu dutenean, beti ere prozesu hori amaitu eta hamabi hilabete pasa baino lehen sartzen bada nekazaritza-kooperatiban.
g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III: kapituluko II. tituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera -Dekretu horrek arautzen du Terrorismoaren Biktimei Laguntzek Programa-, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.
h) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, Agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio eta desohitze faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.
3.- Emandako diru-laguntzak ezin izango du, inola ere, onuradunak dagokion nekazaritza-kooperatiban bazkide legez sartzeko unean harpidetutako kapitalaren %50 gainditu.
4.- Lanaldi partzialeko dedikazioaren kasuan, ezin izango da artikulu honetako aurreko idatz-zatietan aurreikusitako irizpideen eta mugen arabera kalkulatutako diru-laguntzaren %50 baino gehiago eman
Agindua, 2008ko uztailaren 2koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituena.
Joseba Linaza - Ander Rahm
Telefonoa: 945-019416
E-mail: a-rahm@ej-gv.es
a) Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Fitxa, eskatzaileak eta egoki den banketxeak izenpetu eta zigilatuta.
b) NANaren 2 kopia.
c) Bazkide izaera egiaztatu behar da, administrazio organoaren erabakiari buruzko egiaztagiriaren bidez, behin-betiko bazkide-izaera zein datatan hartzen duen zehaztuz.
d) Sozietatearen egiaztagiria, bazkide berria sartzerakoan hori osatzen duten langile-bazkideen edo lan-bazkideen kopurua egiaztatzen duena.
e) Sozietatean bazkide legez sartzerakoan eskatzaileak harpidetutako kapitalaren egiaztagiria, sozietateak berak emana. Egiaztagiri horrek, hala dagokionean, sarrera-kuotari eta hasierako ekarpenari dagozkion kopuruak xehekatu beharko ditu.
f) Dagokion Enplegu-Zerbitzu Publikoak luzatutako egiaztagiria, lanean hasitako pertsonak langabezian zenbat denbora daraman egiaztatzen duena.
g) Ordainketa bakarreko langabeziarako diru-laguntzatzat aitortutako zenbatekoa egiaztatzen duen INEMen egiaztagiria, hala balegokio.
h) Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-Ustiategien Erregistroaren ziurtagiria, dagokion Foru Aldundiak emana, ustiategiaren titulartasuna adierazten duena.
i) Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, hala dagokionean, dagokion Foru Aldundiak emango duena, minusbaliotasun-maila adieraziz.
j) Hala dagokionean, espetxe-egoera egiaztatzen duen agiria: Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren Autoa / Espetxeak emandako Ziurtagiria.
k) Lan- eta egoitza-baimena, hala dagokionean.
l) Eskatzailearen zinpeko aitorpena, nekazaritza-ustiapenean dedikazio partzialeko edo erabateko dedikazioko erregimena adieraziz, hala dagokionean.
m) Eskatzailearen zinpeko aitorpena, administrazio honi nahiz beste administrazio edo erakunde publiko batzuei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) jakinarazten duena.
n) Eskatzailearen zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zigortzaileei buruzkoa, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude, behintzat.
o) Bizikidetza-egiaztagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengoak bere kargura dituela adierazten duen zinpeko aitorpena, ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo batzuk haien kargura dituztenak sartzen badira.
p) Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren semea, alaba edo ezkontidea bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.
q) Etxeko biolentziaren biktima izan direnen kasuan, etxeko biolentziaren biktimak babesteko aginduaren kopia.
r) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.
s) Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.
t) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioa egiteagatik administrazio- edo zigor-zehapen baten pean ez dagoela eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, diru-laguntzen eta laguntzen deialdietan parte hartzeko debekuarekin zigortuta ez dagoela adieraztekoa.
Diru-laguntzen eskabideak eskabide-orri normalizatuan egin beharko dira eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ordezkaritzetan lor daiteke. Eskatzaileak bazkide legez sartzen den sozietatearen egoitza edo lantokia dagoen lurralde historikoan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak duen ordezkaritzan aurkeztu behar dira eskabideak, nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Arabako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Samaniego 2-2º
Telefonoa: 945 017036 - Faxa: 945 017031
Gipuzkoako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Vitoria-Gasteiz 3-3º
Telefonoa: 943 023205- Faxa: 943 023201
Bizkaiako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Gran Vía 85
Telefonoa: 94 40 31222- Faxa: 94 40 31212
Ez dira azaltzen
Gizarte Ekonomiako Zuzendaria
Seihilabetedeialdia aurkezten denetik
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
eskabidea(pdf, 68 Kb)
Pertsona onuradunen betebeharrak
Diru-laguntzaren onuradunak bazkide legez sartu zen enpresan segitzen duela egiaztatu beharko du bazkide izaeraz jabetu zenetik hasi eta hiru urteren buruan. Horretarako, izaera hori lortu eta ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan enpresan segitzen duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Aldi berean, onuradunak hasiera batean egindako ekarriari eusten diola egiaztatu beharko du, eta aurreko idatz-zatian ezarrita dagoen epearen barruan hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du. Egin beharreko ekarriaren zenbatekoa onuradunak berak nahita gutxituz gero, diru-laguntza ematearen aldeko erabakia aldatu egingo da.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
18/08/2008