Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza


Fundazioen eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatzea.

Nori Zuzendua

Honako hauek fundazioak eratzea badute:
a) Pertsona fisikoak, baldin eta hornidurako onasunak eta eskubideak dohainik erabiltzekojarduteko gaitasun osoa badute.
b) Pertsona jurdikoak, publikoak zein pribatuak.

Araudia

12/1994 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioena (EHAA 35; 1994/07/15)

100/2007 Dekretua, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena. (EHAA 188; 2007/09/28).

101/2007 Dekretua, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena. (EHAA 188; 2007/09/28).

50/2002 Legea, abenduaren 26koa, Fundazioena (lege horretako Lehenengo Azken Xedepenean aipatutakooinarrizko eta prozesuzko izaera duten artikuluak, zuzenean aplikatu behar direnak). (BOE, zk.: 310).


Harremanak norekin

Silvia Martínez de Ubago Bermejo
Telefonoa: 945019125
Faxa: 945019109
E-mail: s-mubago@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

Notarioak baimendutako eraketa-eskritura publikoaren bi kopia; eskriturak honako agiri hauek jaso beharko ditu:
a) Fundazioaren negozio juridikoa, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko (12/1994 Legeko) 6. artikuluan azaldutako elementu guztiak jaso beharko baitu.
b) Fundazioaren estatutuak, zeinek gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko (12/1994 Legeko) 7. artikuluan azaldutako guztiak jaso beharko baitute.
c) Patronatoko kideen karguaren onarpena.
d)Hasierako horniduraren benetako ekarpena egiaztatzen duen agiria.

e) Baldin eta zuzkidura gisa egindako hasierako ondare-ekarpena 30.000 eurokoa baino handiagoa ez bada, eraketa-eskriturarekin batera ondoren azaltzen diren ekonomia-agiriak ere aurkeztu beharko dira:

Fundazioaren aurreneko ekitaldiari dagokion aurrekontua, 100/2007 Dekretuko 18. artikuluan ezarri den bezala eginda, baita aurrekontua azaltzen duen txosten bat ere.

Ekonomilari kolegiatu, zinpeko kontu azterlari edo kontu ikuskari batek egindako txosten ekonomikoa; horren bidez, egindako ekarpenez baliaturik aurreneko ekitaldi ekonomikoa bidegarria dela egiaztatzeko.


Dagokion tasa

Ez dago.

3/2006 LEGEA, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aldatzen dituena. (EHAA 201; 2006/10/20)

Eskabideak Aurkezteko Epea Hiru hilabete fundazioa notario aurrean eratzen denetik (101/2007 Dekretuko 6. artikulua)
Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
FUNDAZIOEN ERREGISTROA
Donostia-San Sebastian kalea, 1
Vitoria-Gasteiz

Eta Herri Administrazioen Araudi Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legeko) 38.4. artikuluan ezarritako edozein leku.

Tramiteen deskripzioa

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak kalifikatzen ditu erregistroan inskribatu beharreko agiriak. Behin fundazioaren eraketa-eskritura kalifikatu eta gero, eta inskribatzeko aurkeztutako agirietan akatsak antzemanez gero, akatsak edo hutsuneak zuzentzeko tramiteari ekingo zaio. Akatsak zuzentzeko hilabeteko epea ematen da.
  • Akatsak zuzentzeko tramiteari ekitea beharrezkoa ez balitz, edo behin tramite hori bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak txostena egitea eskatuko dioEuskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku-Batzordeari. Txostena nahitaezkoa eta loteslea izango da.
  • Aurrekoaren kalterik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak, erregistroan inskribatzeko espedientetik ondoriozta daitezkeen kontu partikularrak albo batera utzirik, fundazioaren helburuak eragindako sailari ere txostena eskatzea izango du, hala egitea egokitzat joz gero. Txosten hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku-Batzordearen txostenaren aurretik eskatuko da, eta aukerakoa eta ez-loteslea izango da.

Egitura Atal Ebazlea

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Inscripción Concepto, Gazteleraz, (pdf, 107 Kb)

Fundazioa Inskripzio eskaera, (pdf, 19 Kb)

Proforma Estatutos, Gazteleraz, (pdf, 87 Kb) 

Bestelako Agiriak

Presupuesto Modelo, Gazteleraz, (pdf, 83 Kb)

Cuentas Modelo, Gazteleraz, (pdf, 335 Kb)

Erregistro ekintza publiko egiteko eskaera, (pdf, 21 Kb)

Modelo Memoria actividades, Gazteleraz, (pdf, 163 Kb)

Liburu aurkezpena, (pdf, 18 Kb)

Entidades, Gazteleraz, (doc, 973 Kb)


Oharrak

Ez dago

Abisua


Azken aldaketa

25/11/2008