|
Zapatero eta joko arauak (mp3. 332 kb- 22 seg.)
Euskadiri zuzendutako zigor politikoa (mp3. 621 kb - 39 seg.)
Baten batek zalantzarik bazuen, Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiarako Ministrak atzo argi eta garbi utzi zuen Zapateroren Gobernuak ez duela Gernikako Estatutua garatzeko eta betetzeko inolako asmorik. Eta ikerketa zientifikoaren inguruko konpetentziarik transferitzeko asmorik ere ez duela argi esan zuen, nahiz eta Estatuaren 10.16 artikuluak Euskadiri dagokion konpetentzia dela adierazten duen.
Jarrera honekin, berriro ere, Zapaterok joko arauak nola ulertzen dituen erakusten du, eta Gernikako Estatutuaren eta euskaldunon arteko itun politikoaren arauak nola ulertzen dituen erakusten du.
Duela gutxi Zapaterok berak esan zuen Estatutua ez betetzeak, hauxe zela bereziki, euskal gizartearen zatiketa zekarrena, eta orain, -berriro ere-, gobernu espainolak euskal gizartea zatitzeko proposatzen duen formularen aurrean aurkitzen gara. Eta honela, 36 kasu edo adibide gehiago ditugu…
Bere argudioei jarraiki, historian zehar, Rodriguez Zapatero euskal gizartearen zatiketan gehien eragin duen Presidentea izango da, orain arte bera izan baita historian zehar konpetentzia bakar bat transferitu ez duen Presidentea.
Eta ez hori bakarrik. Aho betez ukatu zaigun konpetentzia, Euskadiko sozialistek lehenetarikotzat, premiazkotzat jo zuten konpetentzia da. Horrela, Estatuaren garapenari uko eta ezetza honen aurrean, Euskadiko sozialistek zer dioten jakin nahi genuke.
Ministraren ustez, ikerketaren transferentzia ez da guretzat errentagarria, Euskadik diru sarrera handiagoak jasoko baititu estatuko politikaren bidetik irteten ez bagara.
Antza, Ministrak ez du ezagutzen Estatutuak zehazten dituen konpetentziak, ezta Euskadiren eta Estatuaren arteko finantza sistema ere, Kupoarena alegia.
Horrela, badirudi Ministrak jakin ez dakiela Estatuak garatzen duen ikerketa zientifikoaren %6,24a euskaldunok ordaintzen dugula, baina zentzu honetan zalantzan jartzekoa da, euskaldunok egiten ahalegin horrek Euskadirengan duen errentagarritasuna …
…baina badirudi, jakin ez dakiela, transferentzia ukatzearekin, Euskal Erakundeek gure kasa eta gure kontura (gu ordainduta), hau da, euskal gizartea, bere kasa eta bere kargura, 30 urteetan zehar ahalegin ekonomiko izugarria egin duela Estatuaren inolako laguntzarik gabe, Estatuaren zentimorik gabe.
Hain zuzen ere, ez da Ministra hau gauza guzti hauen jakin gainean ez dagoena. Hark, inork baino hobeto daki, zertaz ari garen. Hark, inork baino hobeto daki, zertaz ari naizen.
Atzokoan adierazpen hauek entzunda ere, Eusko Jaurlaritzak Estatutuaren garapena aldarrikatzen jarraituko du, baita gai honen ingurukoa ere, nahiz eta, Estatutua onartu eta 30 urte ondoren Ministraren ustez oraingoa horretarako “une egokia” ez izan…
… eta nahiz eta, bere Ministerioaren institutuen egoitzak non kokatuko diren erabakitzeko proposatzen duen subasta moduko horretan parte hartzera animatzen gaituen.
Amaitzeko, Euskadik gai honen inguruan Estatutuak diona irakurtzen du, eta badaki Estatuak ezin duela ikerketa, garapena eta berrikuntza politikaren bidetik aldendu eta Estatuak ezin gaituela ikerketa, garapena eta berrikuntza politika horren bidetik baztertu, eskumena transferitua egon ala ez. Baina Ministraren zoritxarreko adierazpenek ez dute honekin bat egiten, eta mehatxu eta zigor modura dio, transferentzia aldarrikatzen ez badugu dirua eta egoitza ekarriko digula, baina aldarrikapenarekin jarraituz berriz, ez digula ez dirurik, ez egoitzarik, ezta urik ere emango.
Eta hauxe honela izango balitz zigor modura ulertu beharko genuke.
|