|
Txartela berria erabiliz, aurrerapen teknologiko berrienei esker, euskal erakundeekin izapideak on-line egin ahal izango dira segurtasun osoz eta Osakidetzaren Txartelaren orain arteko abantaila guztiak mantenduz.
Bilbo Hirian, bihartik aurrera, Osasun Txartel Elektroniko berria herri-erabilera anitzekoa den ONA Txartelaren banaketari hasera emango zaio. Honako Txartela berriak Osakidetzakoa ordezkatzen du eta erakundeek, kasu honetan Bilboko Udalak ere bai, herritarrenganako arreta bideak zabaltzen ditu. Honela, bulegoetan zuzenean edota telefonoz eskaintzen den arreta aukera oraingoan izapideak on line egitera zabaltzen da, ezagutzen den segurtasun maila handienarekin Izenpek, euskal Erakundeen Sinadura eta ziurtagiri digitalerako Enpresak, hornitzen duen teknologiari esker.
ONA txartela zabaltzearekin, Bizkaiko hiriburuak Bilboko 2012 Agenda Digitalaren bideari ekitea lortzen du eta 2005eko azaroan ospatutako "Informazio Gizartearen inguruan Tokiko Hiri eta Gobernuen Gailurrean" hartutako konpromisoari erantzuten dio. Bertan, munduko Tokiko Agintariek aldeko lana eta konpromisoa erakutsi zuten, dagozkien hiri eta eskualdeetan Informazio Gizartearen onurek pertsona guztiengan eragin izan dezaten.
Halaber, Bilboko Udalarentzat hirian teknologiak eta berrikuntzak hartzen duen garrantzi berezia eta sendoa erakusteko aukera paregabea da.
ONA = Abantailak
Honako tresna berri telematikoak euskarri bakar baten bidez, segurtasun osoz, eta modu eroso eta arinean, Administrazio ezberdinen zerbitzuak erabiltzeko aukera bermatzen du. Transakzioen agiriak ematen ditu, eta bere teknologiari esker, bestelako txartelen erabilerak hartzen ditu (instalazioetarako sarrera, ordainketak…) gure poltsikorako euskarri kopurua modu erosoan arinduz.
Beste modu batera esanda, ONA txartelari esker, bilbotarrek adibidez Eusko Jaurlaritzaren Sailen zerbitzuak erabili ditzakete (medikuarekin hitzordua gordetzea edo mediku aldaketa on line, e.a.); urte amaitu baino lehen Bilboko udalarekin on line-ko izapideak egin ahal izango dituzte; eta Administrazioaren maila ezberdinetako bestelako izapideak ere bai, errenta aitorpena (Foru Aldundiarekin), lan bizitzaren edota gida baimenaren inguruan kontsultak egon (Estatuko administrazioarekin).
Doako ESKAERA
ONA txartela berria doan eskatu daiteke. Horretarako, 16 urtetik gorako izatea ezinbestekoa da, eta indarrean dagoen Osasun Txartela eta Nortasun Agiria aurkeztea beharrezkoa da eskaera izapidea egiteko.
Bilbon egingo den zabaltzea
Txartelaren zabaltze prozesuan Eusko Jaurlaritzak keta Bilboko Udalak parte hartuko dute eta bi fasetan egingo da. Lehenengoa, uztailean bereziki egingo dena, bihar bertan hasiko da, eta horretarako Bilboko Udalak ONA txartela eskatzeko barrutietako hamaika bulego eta gune munizipalak prestatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak, bestalde, dagoeneko Gran Vía 85-eko egoitza egokitu du eta uztailaren 7tik aurrera beste bi gune prestatuko ditu, Basurtoko Ospitalea eta Bizkaia Eraikina. Bigarren faseari irailean ekingo zaio eta aipatutako guneaz gainera Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko beste hemeretzi gune eta Uribarriko barrutiko Udal Bulegoa prestatuko dira.
|
Eusko Jaurlaritza
|
Osakidetza
|
Bilboko Udala
Barrutietako Bulego eta Udal guneak
|
|
Gran Vía, 85 egoitza
|
Arangoiti Osasun Zentroa
|
Deusto U.B.
Lehendakari Agirre etorbidea, 42
|
|
|
Gazteleku Osasun Zentroa
|
Matiko U.Z.
Moraza plaza, 2
|
|
|
La PeñaOsasun Zentroa
|
Rekalde U.B.
Gordóniz kalea,49
|
|
|
Altamira Osasun Zentroa
|
Zorroza U.B.
Hermógenes kalea, 1
|
|
|
Basurto Ospitalea
|
Begoña U.Z.
Circo Amateur del Club Deportivo kalea, 2
|
|
|
|
Otxarkoaga/Txurdinaga U.B.
Txomin Garat etorbidea, 12
|
|
|
|
Otxarkoaga U.Z.
Pau Casals etorbidea, 19
|
|
|
|
Ibaiondo U.Z.
Pelota kalea, 10
|
|
|
|
San Francisco U.Z.
Conde Mirasol kalea, 2
|
|
|
|
Abando U.B.
Barrainkua kalea, 5
|
|
|
|
Zurbaranbarri U.Z.
Plaza Iturriondo, 4
|
|