Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/07/04
Gaitzespen komunikatua
ETAk telebista errepikagailu baten aurka bonbaz egindako atentatuaren Eusko Jaurlaritzaren gaitzespena
Eusko Jaurlaritzak bere gaitzespen irmoena adierazi nahi du ETAk Barrundiako arabar udalerriko Urdingain gainean dagoen Itelazpi enpresa publikoaren telebista errepikagailu baten aurka bonbaz egindako atentatua dela eta.

Bortizkeria ekintza honekin, ETA  berriro agertu da herri honen bizitzan eta gogorarazi digu bere proiektuak indarkeria, xantaia, estortsioa eta mehatxuak besterik ez dituela oinarri.

Irtenbiderik gabeko bide batetik jarraitzeko ahaleginak egin arren, talde terrorista honek badaki ez duela bere helburuetako bakar bat bera ere lortuko.

Eta ez du herri honek nolako etorkizuna nahi duen bakean erabaki eta bizitzeko eskubidea eragotziko. Hori dela eta, beharrezkoa da euskaldun guztiak indarkeriaren ezbairik gabeko gaitzespena adierazteak  duen  balioaz jabe daitezen. ETAk gure bizitzetatik desagertu behar du behin betirako.