23 urte igaro dira UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuenetik; 2006ko amaieran, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila, Urdaibai Biosfera Erreserbako eremua planifikatzeko eta kudeatzeko erakunde arduraduna denez, beharrezko pausoak ematen hasi zen, babesturiko eremu horretarako garapen iraunkorreko estrategia berria lantzeko, eta horren helburua hauxe da: Biosfera Erreserbaren izendapenaren bidez harturiko konpromisoak ikuskatzea, hasieran planteaturiko konpromisoak nahiz helburuak zein neurritan lortu edo bete diren ebaluatzea, eta helburu zein jarraibide berriak eta Urdaibaiko etorkizuneko eredu egokia zehaztea.
Estrategia horrek etorkizuna orientatu behar du eta jarduketaren erreferentea izan behar da, partekaturiko ikuspegi eta proiektu baten esparruan, Urdaibaiko 22 udalerriak barruan hartuta; gainera, eragin handia izan behar du gizarte-, ekonomia-, politika- eta lurralde-eragileen partaidetzan, proiektu biltzaile baten inguruko konpromiso irmoa finkatzeko eta, horrela, lurraldearen ahalmenak sustatzeko, baliabide naturalen kontserbazioa eta ekonomia- zein gizarte-garapen iraunkorraren lorpena bateratzeko helburuak esperimentatzearen, hobetzearen, frogatzearen eta garatzearen arloan; iraunkortasun-irizpideak, aldi berean, politika sektorialen multzoan integratu behar dira, horixe baita eskualdeek garapen iraunkorreko eredua lortzearen arloan duten erronka nagusienetarikoa.
Estrategiaren esparrua
Irismena eta helburuak
Laneko faseak
Konparazio-azterketa
Partaidetza
Dokumentuak
Epea zabaldu da, Ekintza-plana lantzea. Ildo estrategikoak eta ekintzak definitzea izeneko dokumentuari buruzko proposamenak jasotzeko, apirilaren 11ra arte. Proposamenak bidaltzeko: estrategiaurdaibai@ej-gv.es
|