Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

Aire kalitatea hobetzeko jarduera planak

1073/2002 Errege Dekretuak, betez, airearen kalitatea hobetzeko jarduera-plan batzuen lanketa antolatu du Ingurumen Sailak LABEINen laguntzaz eta eragina jasaten duten 18 udalen partaidetzaz.

Kasu bakoitzean atmosferan dauden arazoen arabera, udalerri jakin batentzat edo eremu geografiko jakin bateko udalerrientzat egin daitezke planak.

Kaltetutako udalak erantsitako pdf dokumentuan ageri dira. Sailkapena egiteko, eremuak, legezko mugak lehen aldiz gainditu zireneko urteak eta kasu bakoitzean bidalitako dokumentazioa izan dira kontuan.  documento en formato pdf  (42 kb)

kasu guztietan, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

I. FASEA: Kutsadura-mailen aurretiazko balorazioa

II. FASEA: Isurketa-fokuak aztertzea: Isurketen inbentarioa

III. FASEA: Gai kutsatzaileen jatorria identifikatzea

IV. FASEA:Airearen Kalitatearen Diagnostikoa idaztea

V. FASEA: Isurketa-fokuen gaineko ekintzen proposamena

VI. FASEA: Ekintza-planak idaztea

Planetan, 1073/2002 EDaren XII. eranskinean eskatzen diren gutxieneko edukiak jasoko dira. Zehazteko punturik garrantzitsuenen artean, hauek azpimarra ditzakegu: kutsadura murrizteko hartutako neurri edo proiektuen inguruko informazioa, horiek ezartzeko egutegia, airearen kalitatean lortu nahi den hobekuntzaren balioespena eta helburu horietara iristeko aurreikusten den epea.

Ekintza Planak egiteko prozesua atzeratu egin da, planak betetzean administrazio bakoitzak dituen eskumenen gaineko azterketa osagarria egin beharra egon delako. Gainera, 2007. urtean zehar, azterketa tekniko bat egingo da PM10a zuzentzeko faktoreak zehazteko, etengabe neurtzen ari diren ekipo automatikoetarako, erreferentziadun ekipoekin alderatuta. Azterketa hori oso erabilgarria izango da kokaleku bakoitzean erregistratutako PM10 mailak zehaztasun handiagoz ebaluatu ahal izateko, eta mailak gainditu dituzten udalerrien zerrenda berrikustea ekar lezake, eta beraz, Ekintza-planak idazteko betebeharra dutenena ere bai.



Eskualdeetako jarduera planak:
Deba Goiena
Durangaldea
Nerbioi Behea
Goierri
Pasaialdea
Tolosaldea
Urola Erdialdea


Udalerrietako jarduera planak:
Vitoria-Gasteizko Betoño auzoa
Lemoa