Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategia (2002-2020) – Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru-Programa (2002-2006) 2002ko ekainaren 4an onartu zuen Gobernu Batzordeak. Estrategiak 5 helmuga ezartzen ditu, euskal gizarteak lortu beharko dituen ingurumen-helburuak zehazteko. Horrela, egungo belaunaldien bizi-kalitatearen maila egokia lor dadin bermatuko da, betiere etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe. Estrategiak joera politikoaren eragingarritasuna hobetzea eta garapen jasangarria errazteko baldintzak finkatzea beharrezkoa dela ezartzen du. Proposatzen diren beharrezko bost baldintzen artean honako hau da bat: herritarrak, administrazioa eta enpresak gaitzea eta erantzukizunkide bihurtzea eta beren jokabideak jasangarritasun handiagoari begira aldatzea. Helburu hori lortzeko 2003. urterako, ingurumenari dagokionez, Informazioko, Komunikazioko eta herritarrek parte hartzeko Estrategia abiatzeko konpromisoa ezarri zen.
ESTRATEGIA EGITEKO PROZESUA
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritzak ingurumenari dagokionez, Informazioko, Komunikazioko eta herritarrek parte hartzeko Estrategia egiteko prozesua 2003an jarri zuen martxan. Proiektua egiteko ondorengo urratsak ezarri dira:
0 urratsa: Testuingurua aztertzea
- Ingurumenari dagokionez, informazio, komunikazio eta herritarren partaidetza gobernatze eta garapen iraunkorrari buruzko nazioarteko, Europako eta EAEko dokumentu eta araudi nagusienak aztertzea.
- Aurrekoa aztertu eta gero, Estrategiaren eginkizuna, norainokoa, helburuak eta kontuan hartutako taldeak zehaztea.
|
Dokumentuak
Zirriborroa (2003ko uztaila)
|
1. urratsa: Diagnostikoa
- Gaur egungo egoeararen diagnostikoa egitea. Diagnostikoan martxan dauden ekintzak eta ezarritako helburuak kontuan hartuz gabeziak ezarri dira.
- Diagnostikoan aurkitutako gabeziak kontuan hartuta, ekintzetarako jarraibideak zehaztea eta ekintzak proposatzea.
|
Lanerako dokumentua (2004ko urtarrila)
|
2. urratsa: Adituekin egindako elkarrizketak
- Diagnostikoari oneritzia ematea.
- Lanerako dokumentuaren egiturari eta edukiari buruzko iradokizunak ematea.
- Dokumentua hobetzeko proposamenak egitea.
- Ekintza berriak definizten eta zehazten laguntzea.
|
|
3. urratsa: Lan taldeak
- Estrategiaren hiru eremuetan, zeintzuk diren talde bakoitzaren beharrak zehaztea.
- Zehaztutako beharrak betetzeko zeintzuk diren oztopoak jakitea.
- Lan taldeak: Herritarrak, Administrazio Publikoa, Hezitzaileak, Industria, Komunikabideak, Zientzielariak eta teknologoak, Elkarteak.
|
Oinarrizko dokumentua (2004ko uztaila) 
|
4. urratsa: Jendaurrean jartzea
- Interesa duten pertsona eta elkarte gehienen iritziak kontuan hartuta, oinarrizko dokumentua hobetzea.
|
Oinarrizko dokumentuari buruzko iritziak emateko:
hari-berdea@ej-gv.es
|
|