|
Planaren helburuak, besteak beste, hauek dira:
- Ingurumenean jarduerek duten eragina murriztea
- Ingurumen-arauak betetzearen egoerari buruzko diagnostikoa
- Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren eskumenekoa den ingurumen-legeria betetzera bultzatzea
- Euskal Herrian ingurumenaren kalitatea hobetzea
- Industria-sektorearekin borondatezko akordioak egitea.
Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren (2002-20020) helburu eta konpromisoak betetzea
Ikuskaritza Plana ezarriko da sektoreei zuzendutako urteroko planen bidez. Honako hiru jarduera mota hauetarako zuzendutako ikuskaritzak izango ditu:
a) 16/2002 Legeari (poluzioaren prebentzioari eta kontrolari buruzkoa) eta/edo istripu larriei buruzko araudiari dagozkien jarduerak.
b) Jarduerei lotutako ingurumen-arazo nabarmenak
c) herritarren salaketen ondorioz egindakoak.
Horietaz gain ausazko ikuskaritzak egingo dira.
Plan honi esker 2007. urterako poluzio-ahalmen handieneko jarduerei buruzko arauak bete egingo dira. Jarduera horiek zainketa-sarean arazoak atzemandako guneetakoak izango dira; baita legeria ez betetzeko joera dutela ikusten den arloetakoa ere, ingurumen-eragin nabarmena dutenean.
|