Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gertaerak
  4.  
  5. Datuak Babesteko autonomia mailako Agentzien IV Topaketa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

AURKEZPENA

Eskubide guztiak garrantzitsuak dira

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapen arras garrantzitsuak, eta honek datu pertsonalen tratamenduan bideratzen dituen aukerek, pribatutasuna babesten duen oinarrizko eskubide berri bilakatu dute datu pertsonalen babesa.

Kontrol Agintariok, Administrazioek eta enpresek biltzen dituzten datu pertsonalak behar bezala erabiltzen dituztela zaintzeko ardura dugu. Eskubide honen eduki eta garapenari buruz hausnarketarako eremuak sustatzeren garrantziaren jakitun, esperientziak partekatu eta eskubide horren ezagutza eta garapena areagotzeko beharrezkoak ziren estrategiak eta ekintzak hobetzeko eztabaidagunea sortu zen. Izan ere, testuinguru honetan kokatzen dira Vitoria-Gasteizen, Datuak Babesteko Autonomia mailako Agentzientzat antolatutako IV. Topaketak.

IV. Topaketa hauen izenburua eta horietan aztertuko den gai nagusia honako hau da: “Datuen Babesa eta Informazio Atzipena. Aldibereko eskubideen arteko beharrezko bat-egitea”. Lege berriak onartzen direnean, eskuarki, beste batzuengan eragina izaten dute. Kasu askotan, eragin honek haien edo haien zati baten ezeztapena dakar berarekin, eta beste batzuetan, osatu egiten dira eta, baliteke, gutxiengo batzuetan, txertatu edo argitu behar den “talka” antzeko bat gertatzea. Datu pertsonalen babesari buruzko araudiak, hiritarrek berdin babestuta dituzten beste esku batzuekin bat egin edo “ukitu” egiten ditu. Izan ere, besteak beste, datuen babeserako eskubidea, hiritar guztiek artxibo eta erregistroetako informazioa izateko duten eskubidearekin eta, aldizkari ofizialetako publizitatearen bidez, pertsonak tarteko dituzten administrazio-prozesuei buruzko informazioa ezagutzeko eskubidearekin behar bezala bateratzeko beharra sortzen da.

Jardunaldietan zehar, honako hauek izango ditugu mintzagai: 30/92 Legearen eta Datuak Babesteko legearen arabera, Herri Administrazioek informazioa izateko eta erabiltzeko duten eskubidea; publizitatearen mehatxu eta aukerak, agertoki teknologiko berrian, datuak nola hedatu eta babestu behar diren eta, kontrol-aginteek datuak babestu eta informazioa atzitzean funtzionatzeko erabiltzen dituzten ereduak (agentzia bakarreko sistemak edo agentzia biko sistemak).

Eskubide horiek topo egitean sortzen diren alderdirik gatazkatsuak jorratzea eta, babesa erraztu eta hiritarrek beren eskubideak babestuta izateko proposamenak mahaigaineratzea da helburua. Administrazioen eta pertsonen arteko egungo harreman-esparru berrian, ez dugu ahaztu behar, konfiantza gizarte-kohesioaren alde egiten duen elementu garrantzi-garrantzitsua bilakatzen dela. Horrexegatik, elkarrekin bat egiten duten gai hauetan, konfiantza sortzen lagundu behar dute araudiak eta kontrol-sistemek, eta ez, ordea, nahastea.

Azken eguneratzea: 2007/09/21