Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria Kontseilu Aholku-emaile batek aholkatzen du. Kontseilu Aholku-emaile horretako kideak honako hauek dira:
Eusko Legebiltzarraren ordezkari bat, Eusko Legebiltzarrak berak izendatua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari bat, Gobernu Kontseiluak izendatua.
Lurralde historikoen ordezkari bat, lurralde guztien artean hartutako erabaki bidez izendatua.
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko toki-erakundeen ordezkari bat, lurralde-eremu horretako toki-erakunde horien elkarterik adierazgarrienak izendatua.
Bi aditu, bata informatikan eta oinarrizko eskubideetan bestea, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide publikoko korporazioei kontsultatu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak izendatuak.
Gaur egun, Kontseilu Aholku-emaileko kideak hauek dira:
Eusko legebiltzarraren ordezkaria, Eusko Legebiltzarraren Mahaiak izendatua, 2004ko abuztuaren 31n egindako bileran:
Juan Luis Mázmela Etxebarria jn., Informazio Sistemen zuzendaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaria, Gobernu Kontseiluak izendatua, 2004ko uztailaren 13an egindako bilkuran:
José María Endemaño Arostegui jn., Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendaria
Lurralde historikoen ordezkaria, Foru Aldundien arteko erabaki bidez izendatua.
Carlos Royuela Garrán jn., LANTIK, S.A.-ren zuzendari-kudeatzailea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko toki-erakundeen ordezkaria, EUDEL-ek izendatua, 2007ko urriaren 23ko komunikazioaren arabera.
Ricardo Ituarte Aspiazu jn., Santurtziko alkatea.
Informatikan aditua, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2004ko azaroaren 29ko Ebazpen bidez izendatua.
Eduardo Jacob Taquet jn., Ingeniaritza Telematikoko irakasle titularra.
Oinarrizko Eskubideetan aditua, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2004ko azaroaren 29ko Ebazpen bidez izendatua.
Iñaki Esparza Leibar jn., Zuzenbide Prozesaleko irakasle titularra.
José María Endemaño Arostegui jauna da egun Kontseilu Aholku-Emailearen lehendakaria.
Kontseilu Aholku-Emailearen bilerak eta landutako gai nagusiak
2008
2008ko otsailaren 8ko bilera
Lehendakari berria hautatzea
Egoeraren txostena
DBLO garatzen duen Erregelamendu berria onartzea. Berritasunik aipagarrienak.
Administrazio elektronikoarekin zerikusia duten txostenak
Herritarrek datu babesari buruz duten pertzepzio sozialaren gaineko azterlanaren emaitzak
2007
2007ko azaroaren 16ko bilera
Zenbait aldaketa Kontseilu Aholku-emailearen osaketan. Kide berrien aurkezpena.
Egoeraren txostena.
IV. autonomia mailako topaketen emaitzak.
Jarduera berriak toki administrazioan.
Ikuskaritza sektoriala hezkuntza arloan.
2007ko uztailaren 4ko bilera
Egoeraren txostena.
2007ko autonomia mailako Topaketen antolaketa.
2006ko Oroitidazkiaren aurrerapena.
Euskal Bulegoaren eskumen eremuari buruzko txostena, 2/2004 Legearen 2.1.a) artikuluan sozietate publikoen gainean xedatutakoa dela eta.
2007ko autonomia mailako Topaketen antolaketa diseinatzea.
2006
2006ko uztailaren 7ko bilera
Bulegoaren eginkizuna eta ikuspegia zein izan behar diren eztabaidatu eta, gai horren inguruan lan egiteko, DBEBren eta Kontseilu Aholku-emailearen artean lan-taldeak sortzeko beharra ondorioztatu.
Hainbat gairi buruzko informazioa: lanpostuak betetzeko prozesuak, Bulegoa administrazioen aurrean aurkezteko kanpaina, UPV/EHU-rekin hitzarmena izenpetu, aurrekontuaren eta kontabilitatearen kudeaketari buruzko instrukzioa,...
2005eko Oroitza-txostena aurkeztu.
2006ko martxoaren 1ko bilera
Lurralde historikoek Kontseilu Aholku-emailean edukiko duten ordezkariaren izendapenari buruzko informazioa.
Bulegoaren Organigramaren azalpena.
Kontseilu Aholku-emailearen txostena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Lanpostu-zerrenda onartzen duen zuzendariaren Ebazpen-proiektuari buruzkoa.
Kontseilu Aholku-emailearen Barne Funtzionamenduaren Araudia aztertu eta onartu.
Juan Luis Mázmela Etxebarria jaunaren izendapena, urtebetez Kontseilu Aholku-emailearen lehendakari izateko.
2005
2005eko azaroaren 21eko bilera
Kontseilu Aholku-emailearen Barne Funtzionamenduaren Araudiaren proiektua azaldu.
GGBBei buruzko txostena eta ebazpen-proiektuak azaldu.
Kontseilu Aholku-emailearen txostena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzen duen zuzendariaren Ebazpen-proiektuari buruzkoa.
2005eko urriaren 5eko bilera
DBEBren 2004ko Oroitza-txostena. Oroitza.txostenaren berri eman eta bere edukiari, lanketari eta hedapenari buruzko azalpen laburra egin.
Azken bileraz geroztik DBEBk egindako jarduerak.
DBEBren egoitza berria.
Kontseilu Aholku-emailean lurralde historikoen ordezkari izateko, Foru Aldundien proposamen falta.
Kontseilu Aholku-emailea. Egutegia ezarri, antolaketako eta funtzionamenduko arauak egin eta onartzeko, eta baita lehendakaria aukeratzeko ere.
Lege garapena. DBEBren Estatutu-proiektua eta 2/2004 Legea garatzeko Erregelamendu-proiektua. Egungo egoera.
2005eko martxoaren 18ko bilera
DBEBren osaketari buruzko txostena.
2005eko aurrekontuak.
Lege garapena: DBEBren Estatutua eta datu pertsonaletako fitxategien eskubideak babesteari eta fitxategiok kontrolatzeari buruzko Erregelamendua.