Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bulegoa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa


Zuzendaria

Zuzendariak DBEB zuzentzen du eta Bulegoaren ordezkaria da. Bere barne-eremuan, administrazio-unitate guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzen ditu eta berari dagokio, era berean, DBEBren eginkizunak gauzatzeko behar diren ebazpenak, instrukzioak eta gomendioak ematea.

Askatasun eta objektibotasun osoz betetzen ditu bere eginkizunak; bere jardunean ez dago inongo instrukzioren menpe. Dena dela, bere jardunari buruz Kontseilu Aholku-emaileak egiten dizkion proposamenak aintzat hartu beharko ditu.

Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez izendatzen du lau urterako eta epe hori baino lehenago utziko du kargua, berak hala eskatzen badu edo, aldez aurretik espedientea instruitu  ondoren, Gobernu Kontseiluak kargutik kentzea erabakitzen badu; horretarako, ezinbestekoa izango da Kontseilu Aholku-emaileari entzutea. Kargutik kentzea erabaki ahal izateko, nahitaezkoa izango da bere obligazioen ez betetze larriren bat egitea,  bere lana betetzeko bat-batean ezintasunen bat gertatzea, bateraezintasunen bat egotea edo doluzko delituagatik zigortua izatea.

Goi-karguduna da eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi-kargudunen bateraezintasunen erregimenari lotuta dago.
Gaur egun, Iñaki Vicuña de Nicolás jauna da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren maiatzaren 11ko 83/2004 Dekretu bidez izendatu zuten zuzendari (EHAA 90.zk., 2004ko maiatzaren 14koa).