Datuak Babesteko Euskal Bulegoa zuzenbide publikoko entea da, nortasun juridikoa propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa dituena. Herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe beteko ditu bere eginkizunak.
Administrazioaren ahalak gauzatu behar dituenean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak azaroaren 26ko 30/1992 Legea bete beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, alegia. Gainerako jardunean, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea eta lege horiek garatzeko xedapenak bete beharko ditu.
Ondarerik eskuratzeko edo ezer kontratatzeko, indarrean dagoen zuzenbide publikoa bete beharko du Datuak Babesteko Euskal Bulegoak. Bulegoaren ondasun eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarekoak izango dira.