Herritarrok eskubidea daukagu edozein fitxategitako arduradunari galdetzeko, guri buruzko daturik badagoen fitxategian eta datu horien xehetasunak zein diren.
Aplikatu beharreko araudia
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 15. artikulua
2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8. artikulua
308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 6., 7. eta 8. artikuluak
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean eskubidea erabiltzea
Datuetara sartzeko eskubidea erabiltzeko baldintzak
Datuetara sartzeko eskubidea erabiltzea nahitaez norberak egin beharrekoa da eta horregatik, interesdunek zuzenean gauzatu beharrekoa, fitxategien arduradun/titular bakoitzaren aurrean.
Fitxategi baten dauden datu pertsonaletara sartzeko eskabidea, datu pertsonaletara sartzeko xedez zure datuak tratatzeko aginpidea duen Administrazioaren fitxategiaren arduradunaren aurrean gauzatzen da.
Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den ez badakizu, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezakezu eta informazio hori eskatu 945 016230 telefonoan, avpd.@avpd.es posta elektronikoan, edo www.avpd.es web orriaren bitartez
Datuetara sartzeko eskubidea ezin izango da gauzatu 12 hilabetetik beherako tarteetan, behar bezala justifikatutako bidezko interesa ez badago, behintzat.
Epeak.
Arduradunak eskaeragileari erantzun egin beharko dio, eskabidea jasotzen den egunetik gehienez ere hilabeteko epean.
Epe horretan datuetara sartzeko eskabideari berariaz erantzun ezean, eskaera ukatutzat eman beharko da.
Datuetara sartzeko eskubidearen eskabidea onetsi egiten bada, arduradunak hala jakinarazi beharko dio interesdunari, azken honek aukeratzen duen moduan, onespenaren egunetik hamar eguneko epean.
Informazioak irakurtzeko eta ulertzeko moduan eduki beharko ditu
fitxategian sartuta dauden datuak,
edozein lanketa, prozesu edo tratamendutan sortutakoak,
datuen jatorria,
lagapen-hartzaileak (datu horiek zein erakunde eta organizazio publiko edo pribaturi komunikatu zaizkien edo komunikatzea aurreikusten den) eta
datuok zein erabilera eta helburu zehatzetarako biltegiratu ziren.
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean datuetara sartzeko eskubidea erabili ahal izateko dokumentu eredua: word (77 kB), pdf (42 kB), html
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean datuetara sartzea onartu ez zaidalako, DBEBk ni babesteko egon behar diren baldintzak
Eskaeragilearen ustez, bere datuetara sartzeko eskubidea behar bezala erabiltzeko aukera eman ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eska diezaioke bere eskubideak babesteko prozedurari ekiteko
Horretarako, nahitaezkoa izango da datuetara sartzeko eskubidearen eskabidea egin zuenetik hilabeteko epea pasatzea, eta epe horretan berariazko erantzunik ez jasotzea.
Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko zaio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria - Gasteiz - Tel. 945 016 230 - Fax. 945 016 231 avpd@avpd.es - www.avpd.es ), eta ondorengo agirietako batzuk eman beharko dira:
Eskatutako informazioa emateari arduradunak emandako ezetza.
Datuetara sartzeko eskabide-ereduaren kopia, fitxategiaren erakunde arduradunaren sarrerako erregistroak zigilua jarrita.
Posta ziurtatu bidez egindako bidalketaren frogagiriaren kopia edo, eskabidea posta arruntez bidali bada, postetxean kopiari zigilua jarrita.
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean datuetara sartzea onartu ez zaidalako, DBEBra babes eske jotzeko eredua: word (73 kB), pdf (35 kB), html