Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Nire eskubideak


Deuseztapen eskubidea

Zertan datza?

Herritarrok eskubidea daukagu edozein fitxategitako arduradunari eskatzeko gure datu pertsonalak deusezta ditzala honakoetan:

  • datuak helburu baterako jaso ziren, eta helburu hori betetzeko jadanik beharrezkoak edo egokiak ez direnean,
  • datuak helburu batzuetarako jaso ziren, eta helburu horiek betetzeko beharrezko epea iraganda dagoenean

Horiek gorabehera, datu pertsonalak gorde egin beharko dira xedapen aplikagarrietan aurreikusitako epeetan zehar edo, hala badagokio, tratamenduaren arduraduna den pertsona edo entitatearen eta interesdunaren arteko kontratu-loturetan.


Aplikatu beharreko araudia

  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 16. artikulua 
  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8. artikulua 
  • 308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 9. artikulua
  • 1332/94 Errege Dekretua (pdf, 23 kB), 15. eta 16. artikuluak


Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean eskubidea erabiltzea

Deuseztapen eskubidea erabiltzeko baldintzak

  • Deuseztapen eskubidea erabiltzea nahitaez norberak egin beharrekoa da eta horregatik, interesdunek zuzenean gauzatu beharrekoa, fitxategien arduradun/titular bakoitzaren aurrean.
  • Fitxategi baten dauden datu pertsonalak deuseztatzeko eskabidea, datuak zuzentzeko edo osatzeko asmoz zure datuak tratatzeko aginpidea duen Administrazioaren fitxategiaren arduradunaren aurrean egiten da.
  • Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den ez badakizu, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezakezu eta informazio hori eskatu 945 016230 telefonoan, avpd.@avpd.es posta elektronikoan, edo www.avpd.es web orriaren bitartez
  • Epeak
    • Arduradunak eskaeragileari erantzun egin beharko dio, eskabidea jasotzen den egunetik gehienez ere 10 eguneko epean
    • Epe horretan deuseztapen eskabideari berariaz erantzun ezean, eskaera ukatutzat eman beharko da.
    • Deuseztapen eskubidearen eskabidea onetsi egiten bada, arduradunak deuseztatu egin beharko ditu datuak, eskabidea jasotzen den egunetik hamar eguneko epean. Deuseztatzeak esan nahi du datuak fisikoki ezabatuko direla, hala egitea erabat ezinezkoa ez bada, behintzat; datuak ezin badira ezabatu, arduradunak blokeatu egingo ditu datuak, horien erabilera eta tratamendua ekiditearren.
  • Datuak deuseztatzea doakoa da.
  • Datuak deuseztatzea erabaki ondoren, datuak tratatzetik sor litezkeen erantzukizunei erantzutearren, harik eta erantzukizun horiek preskribitu arte Administrazio Publiko, Epaile eta Epaitegien eskura egoteko baino ez dira gordeko datuok. Epe hori iragandakoan, deuseztatu egin beharko dira datuak. 

Deuseztapen eskubidea erabili ahal izateko dokumentu eredua: word (67 kB), pdf (43 kB), html

Nire deuseztapena onartu ez delako, DBEBk ni babesteko egon behar diren baldintzak

  • Eskaeragilearen ustez, bere datuak deuseztatzeko eskubidea behar bezala erabiltzeko aukera eman ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eska diezaioke bere eskubideak babesteko prozedurari ekiteko.
  • Horretarako, nahitaezkoa izango da deuseztapen eskubidearen eskabidea egin zenetik 10 egun pasatzea, eta epe horretan berariazko erantzunik ez jasotzea.
  • Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko zaio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria - Gasteiz  - Tel. 945 016 230 - Fax. 945 016 231 avpd@avpd.es - www.avpd.es  ), eta ondorengo agirietako batzuk eman beharko dira:
    • Eskatutako deuseztapenari fitxategiaren arduradunak emandako ezetza
    • Deuseztapen eskabide-ereduaren kopia, fitxategiaren erakunde arduradunaren sarrerako erregistroak zigilua jarrita.
    • Posta ziurtatu bidez egindako bidalketaren frogagiriaren kopia edo, eskabidea posta arruntez bidali bada, postetxean kopiari zigilua jarrita.

Nire deuseztapena onartu ez delako, DBEBra babes eske jotzeko eredua: word (45 kB), pdf (34 kB), html

Erakunde pribatu baten aurrean deuseztapen eskubidea erabili ahal izateko dokumentu eredua (Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren eskuduntza da)