Datuak Babesteko Erregistroa kontsultatzeko eskubidea
Zertan datza?
Herritarrok honako eskubideak ditugu:
Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroan administrazio edo erakunde publikoek aitortuta dituzten fitxategiak kontsultatzeko, jakitearren datu pertsonalen tratamenduak badirela, horien helburuak zein diren eta tratamenduaren arduradunaren nortasuna zein den (Euskadiko Datuak Babesteko Erregistroan Kontsulta)
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 14. artikulua
2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 18. artikulua
Ebazpena (pdf, 687 kB), 2005eko uztailaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Datuak Babesteko Erregistroan fitxategiak sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko inskripzioa eskatzeko eredu normalizatuak eta bitartekoak ezartzen dituena.