Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 
Nire eskubideak


Telefono-gidetatik kentzeko eskubidea

Zertan datza?

Telefono-katalogoetan agertzen diren oinarrizko telefono-datuak (paperean zein euskarri elektronikoan) jendearen eskura dagoen iturritzat jotzen dira eta datu horiek interesdunaren onespenik gabe lortu daitezke. Telefono-zerbitzuetako abonatuen katalogoetan, paperean inprimatuta nahiz beste bitarteko batzuen bidez eskuratzeko moduan (orrialde zuriak,  CD-ROM, etab.), izena, abizena eta helbidea agertzen dira eta, zeuk ez baduzu horietatik kentzeko eskatzen, zure datuak jende guztiak kontsultatu eta erabil ditzake.

Herritarrok ez badugu gure datuak jende guztiak ezagutzerik nahi, abonatuen katalogoetatik gure datu guztiak edo batzuk doan ken ditzaten eskatzeko eskubidea dugu.

Esklusioa eskatzeko eredua (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia)


Aplikatu beharreko araudia

  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 28. artikulua 
  • 1736/1998 Errege Dekretua, Telekomunikazioen Lege Orokorraren lll. Titulua garatzen duena, 67. artikulua