Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 
Nire eskubideak


Informazio eskubidea

Zertan datza?

Edozein motatako datu pertsonalak eskatzen zaizkigunean, herritarrok eskubidea daukagu gure datuen erabilerari buruzko informazioa behar bezala jasotzeko. 


Esan egin beharko digute:

  • datu pertsonalen tratamendurako fitxategia badela, datu horien bilketa zein helburutarako den eta informazioa norentzat izango den.
  • planteatzen dizkiguten galderei erantzutea derrigorrezkoa ala hautazkoa den.
  • datuak lortzeak edo datuak emateari uko egiteak nolako ondorioak dituen.
  • datuetara sartu, datuak zuzendu, datuak deuseztatu edo datuon aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera badela.
  • tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta helbidea edo, beharrezko bada, bere ordezkariarena...


Nola?

Datuak biltzeko sistemarekin koherentea den bitartekoren baten bidez eman daiteke informazioa; esate baterako, galdera-sorten edo inprimakien bidez jasotzen badira, lehen aipatu ditugun informazioak eta ohartarazpenak argi eta garbi azaldu beharko dira bertan.


Aplikatu beharreko araudia

  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 5.1 eta 5.2 artikuluak.
  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 6. artikulua

 

Azken eguneratzea: 2008/09/24