Aldez aurretiko onespena beharrezko ez denean ere, herritarrok eskubidea daukagu datuak tratatzearen aurka egiteko, gure egoera pertsonal zehatzari buruzko arrazoi oinarrizkoak eta legitimoak baldin badaude.
Aldez aurretiko onespena ez da beharrezkoa honakoetan:
Hori xedatzen duen lege bat badago. Adibidez, onespena ez da beharrezkoa datu pertsonalak biltzen badira administrazio publikoek, euren eskuduntzen eremuan, beren funtzioak bete ditzaten, ez eta negozioko kontratu edo harremana badago (lan edo administrazio mailakoa) eta horiek mantentzeko edo betetzeko beharrezkoak badira ere datu horiek.
Tratamenduaren helburua interesdunaren hil edo biziko interesa babestea bada, besteak beste, prebentzioa, diagnostiko eta tratamendu medikoak, laguntza medikoa ematea edo osasun-zerbitzua kudeatzea, betiere datuen tratamendu hori sekretu profesionalari lotuta dagoen osasuneko profesional batek egiten badu edo modu berean sekretua gordetzera behartuta dagoen beste pertsona batek.
Jendearen eskura dauden iturrietan badaude datuak eta datu horiek tratatzea beharrezkoa bada fitxategiaren arduradunak edo datuon hartzaileak lortu nahi duen interes legitimo baterako, betiere interesdunaren oinarrizko eskubide eta libertateak urratu gabe.
Era berean, gure baimena derrigorrezkoa ez denean ere, onespena ez emateko eskubidea dugu.
Aplikatu beharreko araudia
Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 6.4 eta 17. artikuluak
2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8. artikulua
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean eskubidea erabiltzea
Aurka egiteko eskubidea erabiltzeko baldintzak
Aurka egiteko eskubidea erabiltzea nahitaez norberak egin beharrekoa da eta horregatik, interesdunek zuzenean gauzatu beharrekoa, fitxategien arduradun/titular bakoitzaren aurrean.
Fitxategi baten dauden datu pertsonalak tratatzearen aurkako eskabidea, datuak zuzentzeko edo osatzeko xedez zure datuak tratatzeko aginpidea duen Administrazioaren fitxategiaren arduradunaren aurrean egiten da.
Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den ez badakizu, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezakezu eta informazio hori eskatu 945 016230 telefonoan, avpd.@avpd.es posta elektronikoan, edo www.avpd.es web orriaren bitartez
Epeak
Arduradunak eskaeragileari erantzun egin beharko dio, eskabidea jasotzen den egunetik gehienez ere 10 eguneko epean
Epe horretan aurka egiteko eskabideari berariaz erantzun ezean, eskaera ukatutzat eman beharko da.
Aurka egiteko eskubidearen eskabidea onetsi egiten bada, arduradunak baztertu egin beharko ditu dago(z)kion tratamendua(k), eskabidea jasotzen den egunetik hamar eguneko epean.
Aurka egiteko eskubidea erabili ahal izateko dokumentu eredua: word (62 kB), pdf (43 kB), html
Aurka egitea onartu ez zaidalako, DBEBk ni babesteko egon behar diren baldintzak
Eskaeragilearen ustez, bere datuen aurka egiteko eskubidea behar bezala erabiltzeko aukera eman ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eska diezaioke bere eskubideak babesteko prozedurari ekiteko.
Horretarako, nahitaezkoa izango da aurka egiteko eskubidearen eskabidea egin zuenetik 10 egun pasatzea, eta epe horretan berariazko erantzunik ez jasotzea.
Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko zaio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria - Gasteiz - Tel. 945 016 230 - Fax. 945 016 231 avpd@avpd.es - www.avpd.es ), eta ondorengo agirietako batzuk eman beharko dira:
Eskatutako tratamendua baztertzeari fitxategiaren arduradunak emandako ezetza.
Aurka egiteko eskabide-ereduaren kopia, fitxategiaren erakunde arduradunaren sarrerako erregistroak zigilua jarrita.
Posta ziurtatu bidez egindako bidalketaren frogagiriaren kopia edo, eskabidea posta arruntez bidali bada, postetxean kopiari zigilua jarrita