Helbideak biltzen, dokumentuak banatzen, publizitatea egiten, urrutiko salmenta egiten, merkatu-azterketa egiten eta antzeko zereginetan ibiltzen diren enpresa edo pertsonek izenak, helbideak edo bestelako datu pertsonalak erabiltzekotan, jendearen eskura dauden iturrietan agertzen direnak izan beharko dira edo interesdunek eurek emandakoak edo horien baimenarekin lortutakoak. Jendearen eskura dauden iturrietatik lortutako datuak badira, interesdunari zuzendutako komunikazio bakoitzean datuen iturria eta datuen tratamenduaren arduradunaren nortasuna zein diren eta zein eskubide dituen adierazi beharko zaio.
Herritarrok ez badugu nahi gure datuak helburu horietarako banatzerik, gure datu guztiak edo batzuk tratamendu horietatik doan ken ditzaten eskatzeko eskubidea dugu.