Herritarrok eskubidea daukagu edozein fitxategitako arduradunari eskatzeko zuzendu edo osatu ditzala guri buruzko datu okerrak, desegokiak, osatugabeak edo gehiegizkoak.
Aplikatu beharreko araudia
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 16. artikulua
2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8. artikulua
308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 9. artikulua
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean eskubidea erabiltzea
Zuzenketa eskubidea erabiltzeko baldintzak
Zuzenketa eskubidea erabiltzea nahitaez norberak egin beharrekoa da eta horregatik, interesdunek zuzenean gauzatu beharrekoa, fitxategien arduradun/titular bakoitzaren aurrean.
Fitxategi baten dauden datu pertsonalak zuzentzeko eskabidea, datuak zuzentzeko edo osatzeko asmoz zure datuak tratatzeko aginpidea duen Administrazioaren fitxategiaren arduradunaren aurrean egiten da
Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den ez badakizu, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezakezu eta informazio hori eskatu 945 016230 telefonoan, avpd.@avpd.es posta elektronikoan, edo www.avpd.es web orriaren bitartez
Epeak
Arduradunak eskaeragileari erantzun egin beharko dio, eskabidea jasotzen den egunetik gehienez ere 10 eguneko epean.
Epe horretan zuzenketa eskabideari berariaz erantzun ezean, eskaera ukatutzat eman beharko da.
Zuzenketa eskubidearen eskabidea onetsi egiten bada, arduradunak zuzenketa egin beharko du eskabidea jasotzen den egunetik hamar eguneko epean.
Datuak zuzentzea doakoa da.
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean zuzenketa eskubidea erabili ahal izateko dokumentu eredua: word (73 kB), pdf (44 kB), html
Nire zuzenketa onartu ez zaidalako, DBEBk ni babesteko egon behar diren baldintzak
Eskaeragilearen ustez, bere datuak zuzentzeko eskubidea behar bezala erabiltzeko aukera eman ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eska diezaioke bere eskubideak babesteko prozedurari ekiteko.
Horretarako, nahitaezkoa izango da zuzenketa eskubidearen eskabidea egin zenetik 10 egun pasatzea, eta epe horretan berariazko erantzunik ez jasotzea.
Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko zaio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria - Gasteiz - Tel. 945 016 230 - Fax. 945 016 231 avpd@avpd.es - www.avpd.es ), eta ondorengo agirietako batzuk eman beharko dira:
Eskatutako zuzenketari fitxategiaren arduradunak emandako ezetza
Zuzenketa eskabide-ereduaren kopia, fitxategiaren erakunde arduradunaren sarrerako erregistroak zigilua jarrita.
Posta ziurtatu bidez egindako bidalketaren frogagiriaren kopia edo, eskabidea posta arruntez bidali bada, postetxean kopiari zigilua jarrita.
Administrazio edo erakunde publiko baten aurrean nire zuzenketa onartu ez delako, DBEBk ni babesteko egon behar diren baldintzak: word (59 kB), pdf (34 kB), html