Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Eskubideak erabiltzeko ereduak



Nire datu pertsonalak Deuseztatzeko Eskubidea erabiltzea

 

 

Fitxategiari eta bere arduradunari buruzko datuak (eskubidea arduradun horren aurrean erabiliko da)

Fitxategiaren edo fitxategien izena:

Organo Arduradunaren izena:

Kalea, Zk., Pisua:

Herria:

Lur. Histor. :

Posta Kod. :

 

Eskaeragilearen datuak

Abizenak eta Izena:

NAN:

Kalea, Zk., Pisua:

Herria:

Lur. Histor. :

Posta Kod. :

Tel. :

Posta elektronikoa:

 

Legezko ordezkariaren datuak (adin txikikoen edo ezinduen kasuan)

Abizenak eta Izena:

NAN:

 

 

Datuak deuseztatzeko dudan eskubidea erabili nahi dut, datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera. Horretarako:

  Deuseztapena justifikatzeko dokumentazioa eransten dut

  Lehenago emandako baimena baliogabetzen dut, eta ez dut dokumentazio gehigarririk eransten

 

Honakoa eskatzen dut:

 

  • aipatutako fitxategian/fitxategietan daudenniri buruzko datu guztiak deuseztatzea
  • eskatutako deuseztapenajakinaraztea niri 
  • deuseztapenajakinaraztea datuak komunikatu zaizkien fitxategien arduradunei, eurak ere dagozkion aldaketak egin ditzaten.

 

 

Tokia eta eguna, eta Eskaeragilearen sinadura

 

 

 

Azalpenak

  • Fitxategi batean dauden datu pertsonalak deuseztatzeko eskabidea, datuak zuzentzeko edo osatzeko asmoz zure datuak tratatzeko aginpidea duen Administrazioaren fitxategiaren arduradunaren aurrean egiten da. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ez dauka fitxategian dagoen informazioaren berri eta fitxategien izenari, fitxategien arduradunei eta arduradun horien helbideei buruzko informazio besterik ez du.
  • ·         Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den ez badakizu, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezakezu eta informazio hori eskatu 945 016230 telefonoan, avpd.@avpd.es posta elektronikoan, edo www.avpd.es web orriaren bitartez

Galdetegia betetzeko argibideak eta idazkiarekin batera eman beharreko dokumentazioa

  • Beharrezkoak dira izena, abizenak eta NANren fotokopia, edo pertsona identifikatzeko zuzenbidean baliagarria den beste edozein bitarteko.
  • Interesduna adin txikikoa edo ezindua bada, legezko ordezkariaren datu horiek ere beharrezkoak dira. Kasu honetan, gainera, legezko ordezkaritza egiaztatzen duen benetako agiria ere aurkeztu beharko da.
  • Beharrezkoak dira jakinarazpenetarako helbidea, data eta interesdunaren sinadura.
  • Beharrezkoa da deuseztapena justifikatzeko dokumentazioa ere gehitzea edo,   hala badagokio,lehenago emandako baimena baliogabetzea.

 

Prozeduraren baldintzak, eskubidea erabiltzen duenarentzat 
  • Frogei begira, komeni da idazkiaren bidalketa egiaztatzea, errekeritutako administrazioaren erregistroko sarrera zigiluaren bidez, edo bidalketa posta ziurtatu bidez egin izanaren frogagiriaren bidez.
Prozeduraren baldintzak, fitxategiaren arduradunarentzat
  • Arduradunak eskaeragileari erantzun egin beharko dio, eskabidea jasotzen den egunetik gehienez ere 10 eguneko epean.
  • Epe horretan deuseztapen eskabideari berariaz erantzun ezean, eskaera ukatutzat eman beharko da.
  • Deuseztapen eskubidearen eskabidea onetsi egiten bada, arduradunak deuseztatu egin beharko ditu datuak, eskabidea jasotzen den egunetik hamar eguneko epean. Deuseztatzeak esan nahi du datuak fisikoki ezabatuko direla, hala egitea erabat ezinezkoa ez bada, behintzat; datuak ezin badira ezabatu, arduradunak blokeatu egingo ditu datuak, horien erabilera eta tratamendua ekiditearren.
  • Datuak deuseztatzea doakoa da.
Aplikatu beharreko araudia
  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 16. artikulua
  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8.artikulua
  • 308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 9. artikulua
  • 1332/94 Errege Dekretua, 15. eta 16. artikuluak
Erreklamazioak (Eskubideen babesa)
  • Eskaeragilearen ustez, bere datuak deuseztatzeko eskubidea behar bezala erabiltzeko aukera eman ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eska diezaioke bere eskubideak babesteko prozedurari ekiteko.
  • Horretarako, nahitaezkoa izango da deuseztapen eskubidearen eskabidea egin zenetik 10 egun pasatzea, eta epe horretan berariazko erantzunik ez jasotzea. 
  • Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko zaio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria – Gasteiz  - Tel. 945 016 230 - Fax. 945 016 231 avpd@avpd.es - www.avpd.es  ), eta ondorengo agirietako batzuk eman beharko dira:
    • Eskatutako deuseztapenari fitxategiaren arduradunak emandako ezetza.
    • Deuseztapen eskabide-ereduaren kopia, fitxategiaren erakunde arduradunaren sarrerako erregistroak zigilua jarrita.
    • Posta ziurtatu bidez egindako bidalketaren frogagiriaren kopia edo, eskabidea posta arruntez bidali bada, postetxean kopiari zigilua jarrita.