Nire datu pertsonalak tratatuak izatearen Aurkako Eskubidea erabiltzea
Fitxategiari eta bere arduradunari buruzko datuak (eskubidea arduradun horren aurrean erabiliko da)
Fitxategiaren edo fitxategien izena:
Organo Arduradunaren izena:
Kalea, Zk., Pisua:
Herria:
Lur. Histor.:
Posta Kod.:
Eskaeragilearen datuak
Abizenak eta Izena:
NAN:
Kalea, Zk., Pisua:
Herria:
Lur. Histor.:
Posta Kod. :
Tel.:
Posta elektronikoa:
Legezko ordezkariaren datuak (adin txikikoen edo ezinduen kasuan)
Abizenak eta Izena:
NAN:
Nire aurkaritza eskubidea erabili nahi dut,ondoren argudiatutakoaren eta datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera
Nire argudiaketa
Behar ez bezala tratatzen ari diren datu pertsonalen deskripzioa:
Zergatik den desegokia tratamendua:
Nire argudiaketa egiaztatzeko ematen dudan dokumentazioa
Nire aurkaritza eskubideaadierazi dudan moduan onesteko eskatzen dut
Tokia eta eguna, eta Eskaeragilearen sinadura
Azalpenak
Fitxategi batean dauden datu pertsonalak tratatzearen aurkako eskabidea, datuak zuzentzeko edo osatzeko asmoz zure datuak tratatzeko aginpidea duen Administrazioaren fitxategiaren arduradunaren aurrean egiten da. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ez dauka fitxategian dagoen informazioaren berri eta fitxategien izenari, fitxategien arduradunei eta arduradun horien helbideei buruzko informazio besterik ez du.
·Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den ez badakizu, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezakezu eta informazio hori eskatu 945 016230 telefonoan, avpd.@avpd.es posta elektronikoan, edo www.avpd.es web orriaren bitartez
Galdetegia betetzeko argibideak eta idazkiarekin batera eman beharreko dokumentazioa
Beharrezkoak dira izena, abizenak eta NANren fotokopia, edo pertsona identifikatzeko zuzenbidean baliagarria den beste edozein bitarteko.
Interesduna adin txikikoa edo ezindua bada, legezko ordezkariaren datu horiek ere beharrezkoak dira. Kasu honetan, gainera, legezko ordezkaritza egiaztatzen duen benetako agiria ere aurkeztu beharko da.
Beharrezkoak dira jakinarazpenetarako helbidea, data eta interesdunaren sinadura.
Pertsonaren egoera zehatz bati buruzko arrazoi legitimoak badira, hori egiaztatzen duten dokumentuen kopiak eman beharko zaizkio fitxategiaren arduradunari.
Prozeduraren baldintzak, eskubidea erabiltzen duenarentzat
Frogei begira, komeni da idazkiaren bidalketa egiaztatzea, errekeritutako administrazioaren erregistroko sarrera zigiluaren bidez, edo bidalketa posta ziurtatu bidez egin izanaren frogagiriaren bidez.
Arduradunak eskaeragileari erantzun egin beharko dio, eskabidea jasotzen den egunetik gehienez ere 10 eguneko epean.
Epe horretan aurkaritza eskabideari berariaz erantzun ezean, eskaera ukatutzat eman beharko da
Aurkaritza eskubidearen eskabidea onetsi egiten bada, arduradunak baztertu egin beharko ditu dago(z)kion tratamendua(k), eskabidea jasotzen den egunetik hamar eguneko epean.
Datuen tratamendua baztertzea doakoa da
Aplikatu beharreko araudia
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 6.4, eta 17. artikuluak
2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8.artikulua
308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 5. artikulua
Erreklamazioak (Eskubideen babesa)
Eskaeragilearen ustez, bere datuen aurkaritza eskubidea behar bezala erabiltzeko aukera eman ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eska diezaioke bere eskubideak babesteko prozedurari ekiteko.
Horretarako, nahitaezkoa izango da aurkaritza eskubidearen eskabidea egin zuenetik 10 egun pasatzea, eta epe horretan berariazko erantzunik ez jasotzea
Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko zaio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º -01008 Vitoria – Gasteiz - Tel. 945 016 230 - Fax. 945 016 231 avpd@avpd.es - www.avpd.es ), eta ondorengo agirietako batzuk eman beharko dira:
Eskatutako tratamendua baztertzeari fitxategiaren arduradunak emandako ezetza
Aurkaritza eskabide-ereduaren kopia, fitxategiaren erakunde arduradunaren sarrerako erregistroak zigilua jarrita
Posta ziurtatu bidez egindako bidalketaren frogagiriaren kopia edo, eskabidea posta arruntez bidali bada, postetxean kopiari zigilua jarrita.