
Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Datuak Babesteko Erregistroan kontsulta doakoa eta librea da.
Internet bitartez kontsulta egiteko aplikazioak bilaketarako akotazio oinarrizko irizpideak sartzea onartzen du, nola hala Administrazio mota, lokalizazio geografikoa, ardura duen erakundea edo fitxategiaren izena.
Fitxategi batean zure zein datu pertsonalak dauden jakiteko egin beharreko kontsulta, datuak erabiltzeko eskumena duen Administrazioan egin behar dezu. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ez du fitxategiak duen informazioa, fitxategiaren izena, arduraduna nor den eta haren helbidea baizik.
Web orri honetan erregistroa momentuan kontsulta daiteke aplikazio interaktibo baten bitartez (Erregistroan kontsulta egin). Aldi berean, kontsulta zuzenean Datuak Babesteko Erregistroan egin daiteke.
Honez gain, aplikazioak fitxategien akotazioa zehaztutako irizpideen bitartez egitea onartzen du, nola hala, datuen mota edo oinarrizko egitura bezalako aldagaiak adierazi eta gurutzatuz, fitxategiarentzako deklaratuta dauden helburuak eta erabilerak, dagozkion kolektiboak, aurreikusitako lagapenak edo aplikagarriak diren segurtasun neurriak.
Baldintza guztiak adierazita, bilaketak holako espezifikazioak betetzen dituen fitxategien zerrenda ematen digu, eta fitxategi jakin baterako deklaratutako ezaugarri guztien xehea ikus daiteke; xehetasun guzti hauek inprimatu edo pdf formato fitxategian gorde daitezke.
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak, www.agpd.es web orrian bai arlo publikoan edo pribatuan erregistratutako fitxategien artean bilaketak egiteko tresna bat du, non Bilaketa orokorra erabil daiteke, edota Erakundeen Índizearen araberako bilaketa egin daiteke.