Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Datuak Babesteko Erregistroa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Datuak Babesteko Erregistroa



Jakinarazpenak sortzeko laguntza-programa behera kargatu ahal izateko behar diren ekipamendu-mailako betekizunak.

Behera kargatu beharreko programa konprimituta dago eta 5 MB baino gehiagoko tamaina du. Tamaina hori kontuan hartu beharko litzateke behera kargatzeko erabiliko den postuak Interneten sartzeko izango duen banda-zabalera aukeratzerakoan.

Fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko jakinarazpenak sortzeko programa Internet bidez lortu ahal izateko, ondoko urratsak eman behar dira:

  1. Programa behera kargatzea: Fitxategien inskripzioa egiteko programa behera kargatzea sarrera aukeratu. Zuk aukeratutako direktorio bat adierazi, hobeto hutsik badago; bertan gordeko da behera kargatutako artxiboa. Behera kargatu orain Fitxategien inskripzioa egiteko programa (erderaz) (exe, 8 MB).
  2. Deskonprimitzea eta instalatzea: Programa deskonprimitu eta instalatzeko, behera kargatu duzun artxiboa exekutatu behar duzu, besterik ez. Programa bera aldi baterako direktorio batean deskonprimituko da eta instalazioa hasiko da.
  3. Laguntza: Instalatutakoan, programa hobeto ulertu eta erabiltzeko, programaren laguntzan eransten den informazioa irakurtzea gomendatzen da.


Jakinarazpenak sortzeko laguntza-programa instalatu ahal izateko behar diren ekipamendu-mailako betekizunak:

Programa ekipo batean instalatuko da, bada, ekipo horrek ondoko betekizunak bete behar ditu:

  • Windows 98 edo goragokoa duen ekipoa izatea.
  • Interneterako ondoko nabigatzaileetako bat izatea:
  • Netscape Navigator nabigatzailea, 4.6 edo goragoko bertsioan.
  • Microsoft Internet Explorer nabigatzailea, 4. bertsioan edo geroagokoan.


Jakinarazpenak laguntza-programaren bidez betetzea.

Programak bere funtzionamenduari buruzko laguntza dauka. Osagarri gisa, paperezko formularioa betetzeko jarraibideak ere lagungarri gerta daitezke. Behera kargatu orain jarraibide horiek.


Laguntza-programarekin sortu diren jakinarazpenak Internet bidez bidaltzea.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aurkeztu behar diren fitxategien jakinarazpenak egoki bete ondoren, jakinarazpen horiek Internet bidez bidaltzeko aukera emango dizu programak, konexio seguru bat erabilita, programatik bertatik.

Fitxategiak transmititzeko prozesuan, automatikoki, ondoko eragiketak gertatuko dira, hurrenez hurren:

  • AVPDren web gunea autentifikatzea: SSL segurtasun-protokoloaren estandarrak jarraituko dira.
  • AVPDren web gunera transmititzen den informazioa enkriptatzea.
  • Bidali diren jakinarazpenak AVPDren web gunean jasotzea.
  • Bidalketa bakoitzari, iristen denean, izen bana esleituko zaio, horretarako diseinatu den algoritmo baten bidez; algoritmo horri esker bidalketa bakoitza modu unibokoan identifikatu daiteke bai fitxategiaren erantzulearekin, bai transmisioaren unearekin.

 

Azken eguneratzea: 2006/06/08