Data: 2008ko maiatzak 20
Antolatzailea:EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea
DBEB Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
Tokia: Bilbo, Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsua
Deskribapena
- EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak eta DBEB – Datuak Babesteko Euskal Bulegoak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten 2006an. Hitzarmenaren helburua da toki erakundeei laguntzea datu babesaren arloko legedia bete dezaten eta pertsonen gaineko informazioa kudeatzean jardunbide egokiez balia daitezen.
- Erakunde bien arteko lankidetzaren eta hainbat euskal udaletako pertsonek egindako ekarpenen emaitza izan da EUDELek argitaratu duen EAEko toki erakundeetarako Datu Pertsonalen Babesaren arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua. Jardunaldian Eskuliburua aurkeztu eta banatuko da, eta udal ordezkariei azalduko zaie zein garrantzitsua den datu pertsonalak erabiltzean herritarren eskubideak errespetatuz jardutea, herritarren konfiantza gorde nahi bada.
Egitaragua
- 10:00 Dokumentazioa banatzea
- 10:15 Hasiera ekitaldia
Jokin Bildarratz jauna
EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartearen lehendakaria
- 10:25 Konfiantza, automotibazioa eta ikaskuntza: tokiko buruzagientzako ikuspegi bat
José María Gasalla jauna
Hizlaria eta nazioarteko kontsultorea, idazlea eta ESADE Business Schooleko irakaslea
- 11:15 Atsedena. Kafea.
- 11:45 Herritarren pribatutasuna babesteko egitasmoa. Pertsonen gaineko informazioa kudeatzeari buruzko sentsibilizazio bideo baten aurkezpena.
Iñaki Vicuña jauna
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria
- 12:30 Datu Babesari buruzko Jardunbide Egokien Eskuliburua udaletarako.
Ricardo Ituarte jauna
Santurtziko alkatea. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailearen kidea
- 12:45 Entzuleen parte hartzea eta amaiera
Egitaragua deskargatzeko: pdf (51 kB)
Norentzat:
EAEko udaletako alkate eta zinegotziak.
Izen-ematea:
EUDELek egindako gonbidapenarekin batera bidaliko den eranskinean.
Linkak:
EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartea
|