Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Datu Babesaren Eguna 2010




Data: 2010ko urtarrilaren 28a

Lekua: Vitoria-GasteizReda eta Neto

Deskribapena:

2007az geroztik urtero bezala, aurtengo urtarrilaren 28an ere Datu Babesaren Eguna izango da Europan eta munduko beste toki batzuetan. Egun hau Europako Kontseiluak sustatzen du.

“Egun honen xedea da herritarrei aditzera ematea haien zein datu pertsonal bildu eta tratatzen diren eta zergatik, bai eta tratamendu horiek direla-eta zein eskubide dituzten”.

 

Egun horren inguruan egingo diren jarduerak Europako Kontseiluak finkatutako esparruaren arabera eta era deszentralizatuan antolatu dituzte bertako estatuek eta erakunde parte hartzaileek.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ospakizunarekin bat egin du ikus entzunezko hezkuntza-baliabide bi aurkeztuz egun horretan. Baliabideen xedea da datu pertsonalen babesa hobeto ulertzen laguntzea. Baliabideak hauek dira:

  • Lau animazio argitaratu dira (flash formatuan) eskola umeei zuzenduta (9-11 urte). Linean eskuragarri egongo dira (www.kontuzdatos.info), eta irakasleentzako gidaliburu didaktiko bat ere izango dute. Diseinua egiten parte hartu Pantallas Amigas (www.pantallasamigas.net) ekimenak.

  • Datuak nireak, negozioa zurea? izaneko bideoa eta datu pertsonalen babesari buruzko bideoa ikusteko gida bat ere argitaratu dira. Bideoa erakundeei eta bertako langileei zuzenduta dago, eta bere helburua da datu-babesa lan arloan nola aplikatzen den aztertzea eta horretaz pentsaraztea eta jardunbide egokiei buruzko eztabaida eragitea. Jatorrizko materiala Irlandako Data Protection Commissioner (www.dataprotection.ie) erakundeak egin zuen.   

Informazio gehiago

Datuak Babesteko Eguneko jardueren artean antolatutako bideo lehiaketarako lotura

Azken eguneratzea: 2010/01/22