Datuen babesaren kultura hedatzea eta zabaltzea da DBEBren zeregin nagusietako bat, eta horretarako, talde sozialak sentsibilizatu, erakunde publikoetako langileen prestakuntza sustatu eta langile horiek jardunbide egokiagoak eskura ditzaten bultzatu behar du.
Horrexegatik, hitzarmen bat izenpetu zuen EUDELekin. Hitzarmen horretan jasota geratu zen, besteak beste, EAEko udalei zuzendutako Jardunbide Egokien Eskuliburua egiten elkarlanean aritzea.
Gaur egun, EUDELek, DBEBk eta datu pertsonalen babesarekin loturiko proiektuak ezartzeagatik nabarmendu diren hainbat udalek (Vitoria-Gasteiz, Basauri, Getxo, Beasain, Eibar eta Ermuakoek) osaturiko taldea ari da eskuliburu hori egiten.
DBEBk udalekin izan dituen bileretan, behin eta berriz eskatu diote udal horiek ezin ote den bideren bat ezarri, kasuistika planteatu eta Eskuliburuan bertan edo sortzen den bitartekoan galderarik ohikoenei erantzuteko.
Horretarako, komeniko litzateke udaletako atal guztiek (Idazkaritzak, zerbitzuek, bulegoek, unitateek,...) posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbide honetara, eta bertan azaltzea datuen babesaren inguruko araudia aplikatzerakoan edo betetzerakoan zein kasu edo egoeratan izaten dituzten zalantzak.
Udalei zuzendutako jandunbide egokien eskuliburua egiteko kasuak eta iradokizunak bidali
|