Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Azken eguneratzea: 2007/11/13
Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumak DBEBk datuak babesteko eskubidearen gainean egindako ekarpenak txertatu ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duen urriaren 16ko 175/2007 Dekretua 2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean. Curriculumean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak datuak babesteko eskubideari eta pribatutasunari buruz egindako ekarpenak jaso dira.
DBEB
  • Datuak Babesteko Euskal Bulegoa eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila elkarlanean aritu dira Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumaren hobekuntzan, ekarpenak eginez nerabeen eta gazteen prestakuntza hobetzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eguneroko bizitzan erabil ditzaten ahalik eta arrisku gutxienarekin alor pribatuan.
  • Datuak Babesteko Euskal Bulegoak lortu behar den jarrera berri baten deskribapena proposatu zuen, datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidearekin zerikusia duena. Jarrera berri hau honela definitu daiteke: "norberari eta besteei buruzko informazioa bizitza pribaturako eskubidearekiko errespetuz tratatzea, bai eta kontu handiz tratatzea ere Internetek eta bitarteko elektronikoen komunikazioak dauzkan arrisku potentzialak kontuan hartuta".

175/2007 Dekretua. EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma (gaztelaniaz, pdf 224 kB)
Euskal Curriculumerako ekarpenen laburpena (gaztelaniaz, pdf 51 kB)