Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Azken eguneratzea: 2008/04/29
DBEBko zuzendariak parte hartu zuen Datu Babesaren Europako Agintaritzen 2008ko Udaberriko Konferentzian
Apirilaren 17an eta 18an Datu Babesaren Europako Agintaritzen 2008ko Udaberriko Konferentzia egin zen Erroman izenburu honekin: Pribatutasunaren ikuspegia Europan eta harantzago.
Jardunaldietan pribatutasunaren hainbat ikuspegi aztertu ziren, segurtasunaren, negozioen eta teknologia berrien eremuekin duen harremana kontuan hartuta.
DBEB / DBEB
Konferentziak adierazpen bat adostu zuen. Hona hemen punturik aipagarrienak:
  • Egungo komunikabideek erakusten dutenez, Schengenen eremuan sartzen diren edo bertatik irteten diren pertsonak erabat kontrolatzeko joera dagoela, haien nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  • Mugak kontrolatzea beharrezkoa bada ere, ez da bidezkoa bidaiarien eskubidea eta askatasuna neurririk gabe urratzea, batez ere haien pribatutasunerako eskubidea.
  • Bidaiariak miatzea eta monitorizatzea arrazoituta egon behar du, eta ez da onartu behar irizpide orokor bezala.
  • Oso jarduera desegokia da laginketa teknikak erabiltzea bidaiariak kontrolatzeko, hau da, “fede oneko” bidaiariak ausaz hautatzea eta isolatzea.
  • Egun erabiltzen diren kontrol sistemak egokiak diren ala ez neurtzeko azterketarik ez da egin, eta mugak kontrolatzeko sistema osagarri berriak ezartzeko

Romako konferentziaren laburpena
Springconference2008