Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Azken eguneratzea: 2008/05/01
Zerga Agentziaren weba kolapsatuta egon zen zenbait orduz, itxi zuten arte
Italiak 40 milioi pertsonen datu fiskalak argitaratu ditu Interneten
Goizean goiz inauguratu zuten Ogasunak abian jarritako ekimen bat, aitorpenak egiteko betebeharra duten 40 milioi italiarren 2005eko zerga ekitaldiko diru sarrerak on-line argitaratzeko.
Laura Lucchini / El País Internacional
Saguari klik bat egin eta atzo italiar guztiek jakin zezaketen zenbat diru irabazten zuten haien auzokideek, etsaiek edo gogokoen zuten telebistako izarrek.
Ordu gutxi behar izan ziren Zerga Agentziaren webak gainezka egiteko, eta Pribatutasuna Babesteko Agentziak web orri ixteko agindu zuen.
Atzo komunikabideak lehian aritu ziren ea nork lortzen zituen ahalik eta pertsona ospetsu gehienen datuak. Beste askok kuriositate hutsez edo aitortu ezin diren asmoekin atzitu zituzten.
Oraintsu arte Ekonomia ministro ordea izan den Vicenzo Visco ekimenaren alde agertu zen: “Gardentasun neurri bat da, demokrazia neurri bat” esan zuen atzo, “ez diot arazorik ikusten”. Bukatzeko, zera esan zuen: ekimena prest zegoela urtarriletik, baina hauteskunde kanpainan arazorik egon ez zedin, zerrendak beranduago argitaratzeko eskatu zuela.
Interesdunen, hau da, herritar guztien erreakzioa berehalakoa izan zen.

Berrirako lotura (gaztelaniaz)