Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Azken eguneratzea: 2008/05/05
DBEBk langile publikoentzako sentsibilizazio eta prestakuntzarako bideo bat editatu du
DBEBk berehala bidaliko die bideoa euskal administrazio publikoetako zuzendariei eta prestakuntza arduradunei.
DBEBk bikoiztu eta editatu duen bideo honen xedea da langileentzako sentsibilizazio eta prestakuntza programa baten parte izatea da eta Administrazioentzako lagungarri izatea legezko eskakizunak betetzeko eta jardunbide egokiak eskuratzeko.
DBEB / DBEB
DBEBren irizpideetako bat da beste agentziekin lankidetzan aritzea langileak sentsibilizatzeko eginkizunean. Horregatik, beste kontrol agintaritza batzuek egindako materialak aztertu zituen eta erabaki zuen ICO-Information Commissioner´s Office erakundeari (datu babesaren agintaritza ingelesa) haiek egindako bideo bat euskarara eta gaztelaniara bikoizteko lizentzia eskatzea.

Lizentzia eskuratu bezain pronto ekin zitzaion bideoaren bikoizketari. Bideoa datuen babesaren printzipioei buruzko sarrera dramatizatu bat da eta bideoaren xedea da langileentzako sentsibilizazio eta prestakuntza programa baten parte izatea da eta Administrazioentzako lagungarri izatea legezko eskakizunak betetzeko eta jardunbide egokiak eskuratzeko.
  • Izenburua: Argiak piztu dira. Datu pertsonalak babesteko eginkizuna betetzen.

  • Iraupena: 22 minutu

  • Bideoa ikusteko zenbait aukera daude. Osorik, atalka (11), azpitituluekin edo gabe, gaztelaniaz edo euskaraz.

  • Galde-sortak. Bi galde-sorta dauzka (bat aukerako erantzunekin eta bestea egia ala gezurra erakoa)
1.000 aleko edizio bat egin da eta euskal administrazio publikoetako zuzendari guztien artean eta erakunde horien barruan datu pertsonalen babesarekin edo prestakuntzarekin zerikusia duten eginkizunak dituzten pertsonen artean banatuko da.

Euskal administrazio publikoren bateko kideren batek bideoa eskuratu nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali behar du helbide honetara: avpd@avpd.es