Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Azken eguneratzea: 2009/05/30
"Komunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen karta" onartu dute
Kartan komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileek dituzten zenbait eskubide onartzen dira
DBEB
Estatuko Aldizkari Ofizialaren “131.” zenbakian, maiatzaren 30eko alean, Komunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen karta onartzen duen maiatzaren 22ko 899/2009 Errege Dekretua argitaratu zen.

Karta honek komunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileen berariazko babes erregimena arautzen du eta berme berriak ezartzen ditu erabiltzaileen eta operadoreen harremanetan.

Errege Dekretu horren arabera, azken erabiltzaileak honako eskubideen titular izango dira:
  • Trafikoari buruzko datu pertsonalen babesa.

  • Datu babesa fakturazio xehatuaren eremuan.

  • Datu babesa telefono-aurkibideak eta bestelako telekomunikazio zerbitzuetako aurkibideak egitean.

  • Datu babesa telefono zenbakiei buruzko kontsulta-zerbitzuen prestazioetan.

  • Datu babesa eskatu gabeko merkataritza helburuko deien aurrean.

  • Datu babesa lokalizazio datuen erabileraren aurrean.

  • Datu pertsonalen babesa telefonia alorreko zerbitzu aurreratuen prestazioaren esparruan.




Errege Dekreturako lotura