Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Azken eguneratzea: 2009/06/11
PRIBATUTASUNARI ETA DATU BABESARI BURUZKO NAZIOARTEKO 31. KONFERENTZIA prestatzeko bilera egin dute
Pribatutasuna eta datu pertsonalak babesteko nazioarteko estandarren zirriborroa idazteko ardura duen lan taldea Bilbon bildu zen ekainaren 11n
DBEB
Bilera honen helburua da PRIBATUTASUNA ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO NAZIOARTEKO 31. KONFERENTZIA prestatzea. Konferentzia Madrilen izango da 2009ko azaroan. Bestalde, bilera DBEBk antolatu du, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren laguntzarekin.

Nazioarteko konferentzian datu babesaren arloko mundu osoko agintaritzak, erakundeak eta adituak biltzen dira. Edizio honetan honako gaiak aztertuko dira besteak beste: informazioaren teknologiek pribatutasunean duten eragina; adin txikikoen hezkuntza; datuen babesa enpresaren esparruan eta pribatutasunaren eta segurtasunaren arteko harremana.

Laneko bileraren helburua izan da udazkenean Madrilen egingo den Nazioarteko Konferentzian onartuko duten Pribatutasuna eta datu pertsonalak babesteko nazioarteko estandarrei buruzko dokumentua prestatzea.

Bilboko udaleko alkateorde Ibon Areso jaunak egin zien ongietorria bertaratutako guztiei eta segidan Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari Iñaki Vicuña jaunak eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren zuzendari Artemi Rallo jaunak hartu zuten hitza hurrenez hurren. Lehenak ekitaldia aurkeztu zuen eta bigarrenak lan saioa koordinatzeko ardura izan zuen. Azkenik, Justizia eta Herri Administrazio sailburuorde Amaia Ortiz andrea arduratu zen bilera amaitzeko itxiera ekitaldiaz. Bilera honako herrialdeetako ordezkariak egon ziren: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Portugal, Italia, Txekiar Errepublika, Belgika, Espainia, Estatu Batuak, Israel, Burkina Faso eta abar.