Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Azken eguneratzea: 2012/02/06

Lanpostu bi zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdi publikoa.

EBAZPENAK, 2012ko urtarrilaren 30ekoak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarenak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostu bi zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia egiteko.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Ebazpen horietan honako lanpostuak deitzen dira zerbitzu eginkizunetan:

  • Formazio-informazio-dokumentazioko teknikaria
  • Goi-kargudunaren idazkaria

Ebazpenean daude azalduta parte hartzeko epeak, baldintzak eta betekizunak. Ondoko administrazioetako karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira lanpostu horietara, deialdian adierazitako kidegoetakoa badira:

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
  • Foru aldundiak
  • Eusko Legebiltzarra
  • Batzar nagusiak
  • Otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen gainontzeko erakundeak.

Eskabideak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 23an bukatuko da.

Ebazpena eta deialdiaren oinarriak

  • Formazio-informazio-dokumentazioko teknikaria (pdf, 192 Kb)
  • Goi-kargudunaren idazkaria (pdf, 188 Kb)