euskadi.net

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Programak / Proiektuak

IKTak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoak

IKTak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoak

9-11 urte | 12-14 urte | 15-17 urte

Web-gune honek hainbat proiektu eta baliabide aurkezten ditu hezkuntza-komunitateari, haurrei, gazteei, irakasleei eta familiei laguntzeko hausnartzen norbere bizitza pribatua eta inorena nola babestu, komunikabide elektronikoak erabiltzean.

Hona hemen proiektuak:

Reda eta Netoren abenturak: Datu pertsonalak zaintzen (9-11 urte): ikus-entzunezko lau animazio dira. Protagonistek hainbat abentura dituzte eta abenturetan datu pertsonalak oso baliotsuak direla eta zaindu egin behar direla adierazten da era sinbolikoan. Horretaz gain, gida bat ere badago linean, lineaz kanpo, gelan edo familian egin daitezkeen jarduerekin.

IKTak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoak (9-11; 12-14 eta 15-17 urte): hainbat ohiko egoera deskribatzeaz gain, honako gaiei buruzko jarduera praktiko batzuk eta informazioa ematen dute: Interneti buruz, herritarrok ditugun eskubideei buruz eta familia, hezitzaile eta ikasleentzako aholkuak. Har itzazu kontuan, erronka teknologiko berriei aurre egiten lagunduko dizuete-eta!

“Kontua: zeuk erabaki datua…” (15 – 17 urte): hainbat informazio eta jarduera praktiko aurki daitezke anonimatuan egoteko duzun eskubideari buruz, zeuri edo inori buruzko informazioa argitaratzen duzunean hartzen duzun erantzukizun “editorialari” buruz edo gizartean gertatzen ari den gero eta zaintza handiagoari buruz. Zeuk erabakitzen duzu, baina ez beti.

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz